Herritarren parte-hartze prozesua hasiko da, Santa Katalina komentuaz
Etorkizuneko erabilpen egokiena adosteko bilera prozesua datorren astelehenean hasiko da, 19:00etan Zabielen Santa Katalina komentuak etorkizunean ze erabilpen publiko izan behako lukeen. Hortxe, Udalaren eta Foru Aldundiaren gonbitez, «mutrikuarren artean hausnartu» beharreko kontua. Gipuzkoa Parte Hartzen ekimenaren barruan sartu da Mutrikuko Udala, eta Foru Aldundiarekin egin hitzarmenaren bitartez jarriko dute martxan herritarren parte-hartze prozesua. Lehenengo bilera datorren astelehenean, hilaren 29an, izango da, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Bilera horretan eta hurrengoetan ere, Prospektiker enpresako teknikariek hartuko dute batzarra dinamizatzeko ardura. Taldeak eta herritarrak Asteazkenean egindako aurkezpenean, Josebe Astigarraga alkateak eta Edurne Egaña Lehendakaritza eta Administrazioko diputatuak azaldu zuten parte hartze prozesua bi talderen bidez egingo dela. «Batean udalerriko eragile sozial eta kultural nagusien ordezkaritza batuko da. Bestea, zozketa bidez herritarren artean sexu eta adinaren aldagaiak kontuan izanda osatuko da», esan dute. Santa Katalina komentuaren etorkizuneko erabilpen egokienaz adostuko den dokumentua «gutxi gorabehera maiatzerako» prest egotea aurreikusi dute. «Ondoren, udal eta foru hauteskundeak datoz, baina dokumentu hori hor egongo da erabilgarri hurrengo udal agintaldirako; ez da izango kaxoian gordetzeko agiri bat», esan du alkateak. Herritarren artean adostuko dena loteslea izango ote den ala ez galdetuta, foru diputatu Edurne Egañak beste udalerri batzuetako esperientzia aipatu du: «Beti saiatzen gara prozesu hauetatik ateratzen diren [...]
Etorkizuneko erabilpen egokiena adosteko bilera prozesua datorren astelehenean hasiko da, 19:00etan Zabielen
Santa Katalina komentuak etorkizunean ze erabilpen publiko izan behako lukeen. Hortxe, Udalaren eta Foru Aldundiaren gonbitez, «mutrikuarren artean hausnartu» beharreko kontua. Gipuzkoa Parte Hartzen ekimenaren barruan sartu da Mutrikuko Udala, eta Foru Aldundiarekin egin hitzarmenaren bitartez jarriko dute martxan herritarren parte-hartze prozesua.
Lehenengo bilera datorren astelehenean, hilaren 29an, izango da, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Bilera horretan eta hurrengoetan ere, Prospektiker enpresako teknikariek hartuko dute batzarra dinamizatzeko ardura.
Taldeak eta herritarrak
Asteazkenean egindako aurkezpenean, Josebe Astigarraga alkateak eta Edurne Egaña Lehendakaritza eta Administrazioko diputatuak azaldu zuten parte hartze prozesua bi talderen bidez egingo dela. «Batean udalerriko eragile sozial eta kultural nagusien ordezkaritza batuko da. Bestea, zozketa bidez herritarren artean sexu eta adinaren aldagaiak kontuan izanda osatuko da», esan dute.
Santa Katalina komentuaren etorkizuneko erabilpen egokienaz adostuko den dokumentua «gutxi gorabehera maiatzerako» prest egotea aurreikusi dute. «Ondoren, udal eta foru hauteskundeak datoz, baina dokumentu hori hor egongo da erabilgarri hurrengo udal agintaldirako; ez da izango kaxoian gordetzeko agiri bat», esan du alkateak.
Herritarren artean adostuko dena loteslea izango ote den ala ez galdetuta, foru diputatu Edurne Egañak beste udalerri batzuetako esperientzia aipatu du: «Beti saiatzen gara prozesu hauetatik ateratzen diren ondorioak gero praktikara eraman daitezen; edo behinik behin, gero ezintasunak badaude gauzatzeko, Udalak azalpen garbiak eman ditzan». «Gardentasuna eta komunikazioa» dira Gipuzkoa Parte Hartzen egitasmoaren oinarriak Egañaren esanetan.
Mutrikurekin, 30 dira Gipuzkoa osoan Kudeatuz programaren barruan herritarren parte-hartze prozesuak abian jarri dituzten udalerriak.