‘Bar Puerto, bazterreko ahotsak’ DVD eta liburua aurkeztu dute Kirmen Uribek eta Josu Eizagirrek
Bar Puerto ikuskizuna 2001eko negu eta udabarrian eman zuten han eta hemen. Milurteko barriaren hastapenean, taula gaineko ikuskizun bat egitea bururatu zitzaion Kirmen Uribe idazleari. Ahozko historia, literatura, bideo lana eta musika hartuko zituen ...
Bar Puerto ikuskizuna 2001eko negu eta udabarrian eman zuten han eta hemen. Milurteko barriaren hastapenean, taula gaineko ikuskizun bat egitea bururatu zitzaion Kirmen Uribe idazleari. Ahozko historia, literatura, bideo lana eta musika hartuko zituen bere baitan. Berehala, Josu Eizagirre bideo sortzaile ondarrutarra eta biak, XX. mendeko kronika egingo zuen jendea hasi ziren galdetzen. Gerra zibilagaz hasi, gerraosteko urteak, 60ko hamarkadan iritsitako marinel galiziarrak, 80ko hamarkadan Hiesak sortutako hondamendia eta 90eko immigrazio afrikarra. Amaitzeko, gaur egungo arrantzalea, arrantzan egitera hegazkinez joaten dena. Ikuskizunaren musika Mikel Urdangarinek ipini zuen, kanta tradizionalak eta beren-beregi idatzitakoak uztartuta. 2009ko urrian zuzenean grabatu zen emanaldia. Orain, DVD modura kaleratuko da, eta horregaz batera testu guztiak batzen dituen liburua, gaztelania eta ingelesezko itzulpenekin.