Berriatuko auto klasikoen rallyan 75 partaide izango dira bi probatan banatuta
Erregulartasunezkoa eta Erregulartasun sport-a. Rally berean bi proba horiek batuko dituzte zapatuan, 10:00etatik aurrera, Berriatuan. Berezitaun bakarra, autoek klasikoak behar dute izan. Guztira, 75 autok parte hartuko dute
Erregulartasunezkoa eta Erregulartasun sport-a. Rally berean bi proba horiek batuko dituzte zapatuan, 10:00etatik aurrera, Berriatuan. Berezitaun bakarra, autoek klasikoak behar dute izan. Guztira, 75 autok parte hartuko dute.
Erregulartasun rally-a bide zabalean egingo da, eta 25 urte baino gehiago dituzten 50 auto izango dira parte hartuko dutenak. Gidariek ezingo dute 50 kilometro orduko abiadura gainditu. «Proba honetan abiadura baino gidarien nabegazio ahalmena da garrantzitsua. Proba hasieran ibilbidea zein izango den azaltzen duen rutometroa ematen zaie, eta hortik aurrera euren esku dago bidea topatu eta ez galtzea», dio Enrike Saizar antolatzaileak.
Bigarren proban, erregulartasun sport-ean 20 urte baino gehiagoko 25 autok parte hartuko dute. Hauek 70 kilometroko orduko muga daukate, eta zirkuito itxian ariko dira. Abiadurazko bost tarte osatu beharko dituzte jarritako kontrol ordutegiak betez. Tarteak ondokoak dira: Urberuaga-Aulesti; Lekeitio-Ondarroa (kostatik); Berriatuan, Okola Baserrian hasi eta amaitzen den 7 kilometroko zirkuitua; eta Kalbaixo (Mutriku). Irteera 10:00etan izango den arren, gidari guztiek 09:00etarako Berriatuko plazan egon behar dute.