Finalerako pasearen bila
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatuko du Iratxe Ibarra bertsolari markinarrak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatuko du domekan Iratxe Ibarra bertsolari markinarrak. Zornotzan izango da Ibarra, beste bost bertsolarigaz batera. Hitzordua 17:30ean izango da, Zornotzako Zelaieta frontoian. Bertan izango dira, Abarkas, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Pello Ormazabal, Arrate Illaro eta Miren Amuriza, eta euren artetik aterako da Bizkaiko Txapelketako finalera zuzenean pasatuko den bigarren finalista.