Ibilgailuen azterketa teknikoa Amoroton bertan egiteko aukera dago
Amoroton ibilgailu bereziek eta zortzi urte baino gehiago dituzten traktoreek herrian bertan azterketa teknikoa egiteko aukera edukiko dute.
Zenbait ibilgailuren azterketa teknikoa herrian egiteko aukera ematen du Udalak. Aukera hori dutenak ondokoak dira: zortzi urtetik gorako traktoreak eta Quad-ak edota 4 erruberako motorrak, ibilgailu berezi izendatuta badaude. Interesatueazaroaren 26an izango dute eskaera udaletxean egiteko azken eguna. Azterketarako bastidore zenbakia ikusteko moduan egon behar da.