Bizkaiko txapelketako finalera joateko aukera gabe geratu da Ibarra
Miren Amuriza izan zen Zornotzako irabazlea 542 puntugaz eta Ibarrak 500,5 puntu lortu zituen
Bigarren finalerdia ez da ona izan Iratxe Ibarra bertsolari markinarrarentzat. Faboritoetako bat zen arren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaletik kanpo geratu da Zornotzako finalaurrekoan 500 puntu lortu ondoren. BECera joateko zuzeneko pasea Miren Amurizarentzat izan zen. Honakoa izan zen sailkapena: Miren Amuriza 542, Arkaitz Estiballes 526,5, Eneko Abasolo 515,5; Peio Ormazabal 513, Iratxe Ibarra 500,5 eta Arrate Illaro 457,5. Hurrengo finalaurrekoa Gernika-Lumon jokatuko da datorren domekan eta bertan izango dira Gorka Ostolaza markinarra, Joseba Artza etxebarritarra eta Xabier Enbeita gernikarra.