Jendetza batu da asteburuan Ibilaldi Kulturaleko ekitaldietan
Zapatuan Kafe Antzokian 500 sarrera saldu ziren Esne Beltza taldearen kontzerturako. Beste hainbat pertsona geratu ziren kanpoan, sarrera barik. Bi orduko kontzertua eskaini zuten. Disko barria aurkezteagaz batera, saio akustikoa ere eskaini zuten publ...
Zapatuan Kafe Antzokian 500 sarrera saldu ziren Esne Beltza taldearen kontzerturako. Beste hainbat pertsona geratu ziren kanpoan, sarrera barik. Bi orduko kontzertua eskaini zuten. Disko barria aurkezteagaz batera, saio akustikoa ere eskaini zuten publikoaren artera joanda.
Domekan, barriz, Ibilaldiko neguko erroparen desfilea egon zen Kalekutzean. Horrek ere ikusle asko erakarri zuen.
Orain, barriz, 1983ko 1993ko eta 2003ko Ibilaldietako argazkiak batzeari ekin diote. Barikura arte jasoko dituzte, Ondarroako Historia Zaleen lokalean, lehengo Arzubin, 09:00etatik 13:00etara. Momentuan eskaneatu eta bueltatuko dituzte argazkiak.
Barikuan ipuin kontalaria eta domekan Bertso Band
Ibilaldi Kulturalak barikuan jarraituko du. Euskararen Eguna dela eta, Arantza Ibarra ipuin kontalaria egongo da Ondarroako Liburutegian. Umeentzako bi saio eskainiko ditu, bata 17:00etan, Haur Hezkuntzakoentzat eta bestea 18:00etan Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara artekoentzat.
Domekan Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariek Lekeitioko musika bandagaz batera Bertso Band ekitaldia eskainiko dute. 12:30ean izango da Ondarroako Kafe Antzokian. Sarrera, 10 euro butaka, 7 euro “preferencian”.