Telmo Esnalen ‘Amona Putz!’-ek lortu du EZBBko lan onenaren saria
Juanjo Elordi markinarraren ‘Gartxot’ bigarrena izan da argumentuzkoen arloko profesionalen artean
Ikusgarri zinema bete-bete egin zen zapatuan Euskal Zine eta Bideo Bilerako amaiera ekitaldia ikusteko. Azken sei filme laburrak ikusi eta aurtengo zinemaldiko saridunen berri jakin zuten bertan batutakoek. Aurkeztutako ikus-entzunezko guztien artean, Telmo Esnalen Amona Putz!-i eman zion epaimahaiak lan onenaren saria. Argumentuzkoen arloari dagokionez, Juanjo Elordi markinarra saritu dute. Elordik Asisko Urmenetagaz egindako Gartxot, Nafarroako bardo baten istorioak, profesionalen arteko bigarren saria irabazi du. Lehenengo saria, bestalde, Maialen Sarasuaren Hemen nago lanarentzat izan da.