“Biolentzia sinbolikoaz jabetu beharra daukagu”
Gazteak eta sexismoa. Hori da, orokorrean, Maitena Monroyk , gaur, 19:00etan, Guzur Etxean landuko duen gaia.
Gazteak eta sexismoa. Hori da, orokorrean, Maitena Monroyk , gaur, 19:00etan, Guzur Etxean landuko duen gaia.
Gazteekin gai horiek lantzea beharrezkoa al da?
Badirudi gai hori gaindituta dagoela, gazteak berdintasunean hezten ari baitira. Baina datuek guztiz kontrakoa diote. Genero estereotipo sexistak hor diraute.
Gazteei nahi diezu hitz egin, orduan?
Orokorrean gizarteari zuzenduko natzaio. Zer gertatzen da gaur egungo gazteek eredu sexistak errepikatzeko? Zergatik berdintasunak ez dauka lekurik gure eguneroko eginkizunetan? Gizartea guk eratzen dugu. Hausnarketa hori bultzatu nahi dut. Emakumearenganako indarkeriaz asko hitz egiten da, baina askok ez dakite zer den definitzen ere. Indarkeria fisikoari bakarrik jartzen diogu arreta.
Eta non jarri beharko litzateke?
Biolentzia sinbolikoaz ere jabetu beharra daukagu: eredu kulturaletan, hizkuntzan, historian, ipuinetan… dago, eta bere egitekoa ereduak mantentzea da. Gizonezkoa botere posizioan jartzen dute eta emakumezkoa haren menpe.
Zer egin horren aurrean?
Errekurtso praktikoak ez dira bakarrik biktimentzako. Biolentzia sinbolikoaz jabetu eta hari aurre egitea, esaterako, gizonezkoek indarkeria erabiltzen duten legitimitatea apurtzeko baliagarria da.