Boulder Txapelketan partaidetza kopurua jaitsi da eta maila igo
Pasa den asteburuan egin zen Bizkaiko Eskola Kiroleko Boulder Txapelketan 35 gaztetxok hartu zuten parte; tartean zortzi ondarrutarrek. 12 urtetik beherakoetan herrikoak nagusitu ziren, neska zein mutiletan. VI. Boulder Txapelketa Herrikoian, barriz, ...
Pasa den asteburuan egin zen Bizkaiko Eskola Kiroleko Boulder Txapelketan 35 gaztetxok hartu zuten parte; tartean zortzi ondarrutarrek. 12 urtetik beherakoetan herrikoak nagusitu ziren, neska zein mutiletan. VI. Boulder Txapelketa Herrikoian, barriz, 27 parte-hartzaile egon dira aurten. «Kopurua jaitsi egin da, baina maila igo», esan dute Aurrera Mendi Taldekoek. Elite mailan Itziar Zabala eta Mikel Velascok irabazi zuten. Argazkiko Jon Ferrero 2. izan zen 18 urtez azpikoetan.
Eskola kiroleko Boulder Txapelketan honako emaitzak lortu zituzten ondarrutarrek
12 urtetik gorakoetan 3. egin zuen ibon Larrañagak. 12 urtetik beherakoetan lehenengo egin zuen Akier Suinagak mutiletan. Nesketan, lehenengo postuan berdinduta amaitu zuten Garazi Aldanondok eta Izaro Azkuek; 2. egin zuen Leire Landaribarrek eta 3. Maddi Urruzunok.
Boulder Txapelketako emaitzak.-
Elite mailan Mikel Velasco izan zen lehena mutiletan, 2.a Jon Agirre eta 3.a Beltza. Maila herrikoian Aitor Igual, Aratz Etxebarria eta Eneko Azkarate izan ziren nagusi. 18 urtez azpikoetan, berriz, Kepa Bruña, Jon Ferrero eta Iñaki Velasco. Emakumeetan elite mailan Itziar Zabalak irabazi zuen; maila herrikoian Solek eta 18 urtez azpikoetan Lara Larrañaga, Oihana Goikoetxea eta Amaia Egeak osotu zuten podiuma.