Etxebarria be Saharagaz
Elkarretaratzea egin dute Sahararen alde
Lagun taldea batu zen herenegun Etxebarriko udaletxeko atean Sahararen alde. Udaleko bi alderdiek adostuta, EAJ eta Ezker abertzalea, elkarretaratzea egin zen Sahararen egoera salatzeko. Horrela, udaletxeko argiak piztu eta pankarta atzean jarri ziren Etxebarriko alkatea, zinegotziak, eta herritarrak. Ekimen horretaz gainera, mozioa onartu dute eta Saharako bandera edukiko dute udaletxeko balkoitik zintzilik.