Radixu Irratiko Izarren Gaua saioak urtebetetze jaia kalean ospatuko du
Barikuan izango da eta kalejira, erromeria, argazki erraldoia eta gaueko duatloia egongo dira, besteak beste Herritarrekin batera ospatuko du Radixu Irratiko Izarren Gaua irratsaioak bere hirugarren urtemuga. «Saioa bera kalera atara nahi dugu, eta ja...
Barikuan izango da eta kalejira, erromeria, argazki erraldoia eta gaueko duatloia egongo dira, besteak beste
Herritarrekin batera ospatuko du Radixu Irratiko Izarren Gaua irratsaioak bere hirugarren urtemuga. «Saioa bera kalera atara nahi dugu, eta jai giroa sortu bide batez», esan dute saioko arduradunek.
Barikuan izango dira ospakizunak, kalejira bategaz hasita, musika eskolako trikitilariekin. Artelan elkarteko herensugea eta buruhandiak ere kalera irtengo dira, eta Pixape, Iparkale eta Kaleandin zehar ibiliko dira. Erromeria txikia egingo dute ondoren. Herriko bertsolariak, txalapartariak eta irrintzilariak ere bertan egongo dira.
Orain arte Izarren Gaua saiotik igaro diren gonbidatu guztiekin, joan ahal duten guztiekin behinik behin, argazki erraldoia egingo dute ondoren. 19:30ean ipini dute hitzordua frontoian. «Gerora, liburuxka bat prestatu nahi dugu, saioan egindako elkarrizketekin-eta», esan dute..
Gaueko duatloia, mozorrotuta
Ondarroako Koaxi triatloi taldeagaz batera prestatu dute Izarren Gaua saiokoek I. Gaueko Duatloia. 20:00etan hasiko da. Gauak emongo dion berezitasunaz gain, mozorrotuta egin beharko da lasterka. Hain zuzen be, 30 euroko saria prest daukate mozorrorik onenarentzako.
Pixape-Iparkale-Kaleandi-Kamiñalde izango da duatloiaren ibilbidea, eta bertan parte hartzeko, ordubete arinago emon ahal izango da izena Pedro Maria Unanue plazan.
Urtebetetzeko jaiagaz amaitzeko, Patxi Saiz kantariak kontzertua eskainiko du zuzenean Radixu Irratitik, 21:30ean.