
Emakumeen jasaten duten indarkeriaren aurkako arte erakusketa atondu dute herriko hamabost emakumek. Azaroaren 20an hasi eta hilaren 28ra arte egongo da Udal Erakusketa Aretoan 18:30etik 21:00etara. Nagore Agirre, Nekane Akarregi, Yolanda Eizagirre, Am...

“Oso pozik” geratu dira antolatzaileak Ondarroako I. Lore eta Landare Azokak edukitako erantzunagaz. “Jende asko etorri da, eta saltzaile guztiek esan digute aspaldiko azoketan ez dutela hain ondo saldu izan. Ondarroa plaza ona dela e...

Ezker abertzaleak Lea-Artibaiko etorkizunari buruzko mahai ingurua egingo du barikuan Aulestin

Mutrikuko Institutuak sei formakuntza ikastaro emango ditu azaroaren 29tik maiatzera arte; ikasleen %40 langabeak izan daitezke. Hobetuz planaren barruan datoz ikastaroak, eta lanean dihardutenei, enplegu erregulazio espedientepean daudenei edo eta lan...

Mutrikuko Berdeak-Independienteak taldeak eta Mutriku Natur Taldeak egin dute eskari formala. Eusko Jaurlaritzaren esku utzitako 246.932 metro koadroak berriro ere Itsas Ertzeko Eremu Publikora bueltatu eta bere gain hartzea eskatu diote Mutriku Natur Taldeak (MNT) eta Berdeak-Independienteak plataformak (B+I) Kostetako Zuzendaritzari. Gutun formala igorri berri diote, horretarako, Madrilgo zuzendaritza orokorrera. Kostas-en baldintzak ez dira bete Portu berriaren proiektua tarteko egin zuen metro koadro horien lagapena Kostas-ek. Lau baldintza ipini zizkion Eusko Jaurlaritzaren Portuen Zuzendaritzari: olatuen indarrarekin energia sortzeko gunearen Ingurune Eraginaren Azterketa egitea, Mutrikuko hondartza berreskuratzea, dikea egiteko materialak harrobi legalizatuetatik ekartzea, eta obrako epeak betetzea. «Bost urte igaro dira eta baldintza horietako bat bera ere ez du bete Eusko Jaurlaritzak. Lehen guztiona zen eremu hori oso modu okerrean kudeatu dute, bai teknikoki eta bai administrazio aldetik», esan du Berdeak-Independienteak taldeko zinegotzi Iñigo Agirrek. «Ondorioak begien aurrean dauzkagu: 25 milioi euro diru publikotik gastatuta, bukatu gabeko obra bat, eta lehen hondartza zena esperpento bihurtua», gehitu du. Eusko Jaurlaritzak bere lege eta araudi propioak ez dituela bete salatu dute MNT-k eta B+I-k. «Energia sortzeko gunearen Ingurumen Eraginaren Azterketa ez da egin; egoera irregularrean dauden harrobietako materiala erabili dute dikerako; ur-ertza atzeratzea eragin du dikea eraikitzeko moduak, Burumendiko hondartza desagertaraziz eta ondoko [...]

Urtero legez, presoen aldeko txarriboda egingo da azaroaren 27an Lea Artibai Ikastetxeko jantokian. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 25era arte. Izena Txokoan eta Buztarrin eman behar da. Txarribodaren prezioa 20 eurokoa da.

Txurrukak, Baskaranek eta Axpek sariak lortu dituzte San Martin Azokan

Eguneton bisitari berezia pasa da HITZAk betetzen duen eremutik; Mutrikutik Zenarruzarantz zihoan promesa bati jarraituz bederatzi urte oinez daramatzan erromesa

Ikusgarri zine aretoak Munduan euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarra hartuko du datorren astean, Lekeitioko XXXIII Euskal Zine eta Bideo Bilera. Bost egun egongo dira zinemaldian parte hartzen duten 39 filmak ikusteko, eta azken egunean banatuko...

Lapurretan egin eta sua eman diote Isuntza Elkarte Gastronomikoari

Amoroton San matin Eguneko ospakizuna egin dute; txerriki pintxoak banatu dituzte, eta ondoren, bazkaria.

Udal musika eskolak azaroaren 18an, Zubi Zaharraren aurreko eskilaretan Musikalean ekitaldia eskainiko du, Santa Zeziliako ospakizunen hasiera modura. 17:30ean entsegua, 18:00etan irteera. Parte hartuko dute musika tailerreko 3-6 urteko ikasleek.

Bete-beteta dator hurrengo asteburua Kafe Antzokian. Honako saioak programatu dituzte: Azaroak 19, barikua, 23:00etan, gau elektronikoa. DJ Xuban Laiño, DJ Koldo Loira, DJ Stan Garac eta DJ Kuku. Sarrera, 5 euro. Azaroak 20, zapatua, 23:30ean, Lobo E...

Uxu Emakumeen taldearen enkarguari jaramon eginda, laugarren urtez, Ondarroako Traman&Brix taldeak antzezlana prestatu du, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna datorrela eta. Odol malkoak emanaldia eskainiko dute bariku honetan, azaroak 19, 21:00etan, Kafe Antzokian. Sarrera, doan. «Dokumental antzeztua» Ion Iñaki Artetxek idatzi du antzezlanaren gidoia. «Aurtengoa dokumental antzeztua izango dela esan daiteke. Emakumearen kontrako indarkeriaren zertzelada batzuk hartu eta zatietan antzeztuko dira». Ez dira eszena bigunak izango: «Batean emakume batek jasandako tratu txarren testigantza benetakoa ageri da; egunkaririk jasotakoa». Komunikabideen papera ere antzerkiaren beste ardatz bat izango da: «Egunero-egunero irakurtzen ditugu indarkeria matxistagaz lotutako albisteak, heriotzak…, askotan morboagaz landuta. Gehiegi legez agertzen dira horrelako albisteak, bestelako ezelako trataera barik, arazoaren konponbideaz hausnartzeko tarterik barik». Gerretan bortxaketa eta sexu indarkeria arma tresna modura erabiltzen dira, eta horri ere antzezpenera eroango dute Odol malkoak performance-aren beste zati batean. Eta… gizonek zer? Gizonezkoek gai honetaz zer pentsatzen duten ere agertuko da taula gainean, biren arteko elkarrizketaren bidez. Aurten ere dantza garaikidea uztartuko da aktoreen beharragaz oholtza gainean. Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarrak jardungo du mugimenduz eszenifikatzen Odol malkoak-en kontatzen dena. Traman&Brix taldeko zortzi aktoreek, Txo antzerki kolektiboko biek, Garazi Etxaburu dantzariak eta Josu Etxaburu artista gonbidatuak «gai gogor horren aurrean zer edo zer egin [...]

Mutrikuko Misio Taldeak, Bidezko Merkataritzako denda zabaldu du, Simboan eleizarako eskilaren azpian. Ordutegia goizeko 11etatik ordu bata artekoa izango da.