275 eskari egon dira Kamiñalde-Iturribarriko 36 etxeen zozketarako
Kamiñalde-Iturribarriko ekialde saileko erregimen bereziko 36 etxebizitza tasatuen zozketarako 275 eskaera egin dituzte Ondarroako Udalean. Asteon amaitu da etxebizitza hauetan izena emateko epea. Bataz beste 186.000 euroan salduko dira etxeok. 83 met...
Kamiñalde-Iturribarriko ekialde saileko erregimen bereziko 36 etxebizitza tasatuen zozketarako 275 eskaera egin dituzte Ondarroako Udalean.
Asteon amaitu da etxebizitza hauetan izena emateko epea. Bataz beste 186.000 euroan salduko dira etxeok. 83 metro koadroko azalera erabilgarria izango dute; baita garajea eta ganbara ere. Irailaren 8an egindako Osoko Bilkuran onartu zituen Udal Kudeaketa Batzordeak erregimen bereziko etxebizitza tasatuok saltzeko baldintza eta betekizunak ezartzen dituen arautegia. Honenbestez,
etxebizitza egokitzen zaien onuradunen urteko gehienezko diru-sarrerak ezin izango zirela 45.500 euro baino handiagoak izan erabaki zen. Bestalde, urteko gutxieneko diru-sarrera ponderatuei dagokienez, hauek 9.000 eurotik gorakoak izan beharko dute.