Zubiaurre laugarren txinga-eroate txapelketan
Euskadiko Txapelketan izan da mutrikuarra, 12 plaza eta 2,5 metro egin du; irabazlea Debako Agirregabiria izan da Iazko postu berean, laugarren lekuan, amaitu du Andoni Zubiaurre mutrikuarrak Euskadiko Txinga-eroate Txapelketa. Goizuetan (Nafarroa Gara...
Euskadiko Txapelketan izan da mutrikuarra, 12 plaza eta 2,5 metro egin du; irabazlea Debako Agirregabiria izan da
Iazko postu berean, laugarren lekuan, amaitu du Andoni Zubiaurre mutrikuarrak Euskadiko Txinga-eroate Txapelketa. Goizuetan (Nafarroa Garaia) jokatu zen domekan, zazpi kirolariren artean. Zubiaurrek 338 metro eta erdi egin zituen 50 kiloko txinga biekin: 12 plaza, eta 2,5 metro. Iaz baino apalago ibili da, hala ere, Zubiaurre, iazko txapelketan 18 plaza eta 4,46 metro egin baizituen.
Agirregabiria, bosgarrenez
Txapelduna, iaz bezala, Juan Joxe Agirregabiria debarra izan da. 52 urteko beteranoak 560 metro bete zituen: 20 plaza. Zortzi urtean bost bider geratu da txapeldun Agirregabiria. Iaz ere horrela izan zen, eta gainera aurten baino bederatzi plaza gehiago eginda.