Senegalko bi herriri laguntzeko denda zabaldu du Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak
Lujanbio, Iturriaga, Arzallus, Amuriza, Maia eta Egaña igoko dira bihar Markina-Xemeingo frontoiko taulagainera
Mutrikuko Udalak bat egin du Gernikako Adierazpenean jasotzen diren ideia eta eskariekin. EAko udal ordezkari Joseba Burgañak aurkeztu eta irakurri zuen mozioa azaroko Osoko Bilkuran, eta onartuta geratu zen. Aldeko botoa eman zuten, EAz gain, EAJk et...
Mutriku, Deba eta Lea-Artibaiko mendi taldeek elkarlanean antolatzen dituzten mendi ibilbideetan urteko azkena domeka honetan izango da. Mutrikuko lurretan zehar izango da, 08:45an irtenda, goiko geltokitik. Osteguna izango da izena emateko azken eguna...
Aurrerantzean Kutxak eta Euskadiko Kutxak Mutrikuko Udalarekin eta mutrikuarrekin euren hartu-emanak euskaraz edukiko dituzte. Horrela jaso dute onartu berri duten hitzarmenean. Udalak sustatu du hitzarmen hori egitea, Udalerri Euskaldunen Mankomunitat...
Lekeitioko Udalak argazki lehiaketa bat antolatu du olatuak eta denboraleak gaitzat hartuta. Lanak abenduaren 30era bitartean aurkeztu ahalko dira. Udalak antolatutako lehiaketan, aurkezten dituenarenak izanez gero, argazkiak edozein garaikoak izan dai...
100. zenbakira ailegatu da ‘Kalaputxi’, Mutrikuko herri aldizkaria, eta azalean argi laga dute jarraitzeko daukaten asmo sendoa; Hitzaren lankide den komunikabideak mutrikuarren estimua lortu du urteotan Zerotik hasi eta 100era ailegatu da Kalaputxi. Hilero-hilero astindu ditu hegoak Mutrikuko herri aldizkariak azken bederatzi urteetan. Azaroko zenbakia borobila denez, orain arte egindako aldizkari guztien azalak ikusiko ditu irakurleak bertan jasota. Eta, ohiko elkarrizketa, gutun, argazki zahar eta ajendez gain, inkesta ere egin dute oraingoan. Kalaputxi mutrikuarrei zer iruditzen zaien galdetu, eta ez zaie zalantzarako tarterik geratu: estimu handian daukate herritarrek euskarazko herri aldizkaria. Horra, beste ehun hegaldi eta gehiago ere egiteko behar den erregaia: herritarren erantzun ona. «Gustuko dituzten atalez galdetu diegu irakurleei inkestan, eta, denek aipatzen duten bat argazki zaharrena da, adibidez», dio inkestaren egile Joakin Larrañagak. «Iradokizunak ere egin dizkigute, aurrera begirako». Euskaraz, etxeraino Mutrikuarrei euskaraz herriko berriak helerazteko jaio zen Kalaputxi, Karenka euskara elkartearen ekimenez. «Hasieratik eduki genuen argi etxeraino eraman behar geniela aldizkaria, eskueran jarri». Eta horrela egiten dute: 2.200 aleko tirada dauka hilero. Horien artean 80 bat postaz bidaltzen dituzte, herritik kanpo bizi diren mutrikuarrentzat. «Hasieran bost-edo ziren modu horretako harpidedunak, hori ere hazten joan da, eta seinale ona da», diote. Euskararen hedapenari eta herritarren artean herriko [...]