Elkartasun denda zabaldu du Mundu Zabal elkarteak
Senegalko bi herriri laguntzeko denda zabaldu du Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak
Merke-merke erosi daitezke produktuak Mundu Zabalen dendan. Lekeitiotik ekarritako eskuz egindako beharrak, Bilbondotik ekarritako hainbat genero eta Eibar-Ermuako Gurutze Gorriak emandako hainbat produktu dituzte dendan salgai. Horretaz gainera, Alicia Rueda moda diseinatzaileak bidalitako arropak be badagoz bertan bai eta anonimoek emandakoak be. Horretaz gainera, urtero lez, Comercio Justori laguntzeko janariak be salgai dauzkate, hala nola, kafea, txokolatea edo eztia.
Dendatik aterako duten diru guztia Senegaleko Djinack Bara eta Djinack Djata herrietan ura edangarri bihurtu, eta banatzeko sistema eraiki eta martxan jartzeko izango da. Mundu Zabalek 50.000 eurogaz parte hartuko du proiektu horretan.
Denda zabalik dago astelehenetik zapatura, domeka eta jai egunak izan ezik, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.