Olatuak eta denboralea gaitzat hartuta
Lekeitioko Udalak argazki lehiaketa bat antolatu du olatuak eta denboraleak gaitzat hartuta. Lanak abenduaren 30era bitartean aurkeztu ahalko dira. Udalak antolatutako lehiaketan, aurkezten dituenarenak izanez gero, argazkiak edozein garaikoak izan dai...
Lekeitioko Udalak argazki lehiaketa bat antolatu du olatuak eta denboraleak gaitzat hartuta. Lanak abenduaren 30era bitartean aurkeztu ahalko dira. Udalak antolatutako lehiaketan, aurkezten dituenarenak izanez gero, argazkiak edozein garaikoak izan daitezke-eta. Gainera, kolorean zein zuri-beltzean onartuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak paperean hiru argazki aurkeztu ahalko ditu gehienez. Bestalde, argazkia digitala bada, gutxienezko 250 ppp-dun CDa aurkeztu beharko da. Argazkiak, posta arruntez zein posta elektronikoz ¬argazkilehiaketa@lekeitio.com¬ aurkeztu ahalko dira.
Epaimahaia argazki munduan aritzen diren profesionalez osatua egongo da, eta sariak 400, 250 eta 150 eurokoak izango dira. Horretaz gainera, herriko argazki onenarentzat be 250 euroko sari berezia egongo da. Bestalde, parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahalko du. Lehiaketa amaitu eta sariak banatu ondoren, lehieketara aurkeztutako argazki guztien erakusketa antolatuko du Udalak. Lanak abenduaren 30era arte aurkeztu ahalko dira.