Punta-puntako bertsolariak batuko ditu Kontzezioko jaiak
Lujanbio, Iturriaga, Arzallus, Amuriza, Maia eta Egaña igoko dira bihar Markina-Xemeingo frontoiko taulagainera
Aurten be, bertso saio handia antolatu du Amaiur Kultur Elkarteak Kontzezioko Bertso Jaialdirako. Izan be, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña eta Miren Amuriza igoko dira bihar, 17:30ean, Markina-Xemeingo frontoiko taulagainera. Miren Amuriza izan ezik, beste bost bertsolariak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak izan ziren eta tartean txapelduna bera dago, Maialen Lujanbio. Miren Amuriza be, finalaren ate-atean geratu zen. Gainera, berriztarra, jokatzen dabilen Bizkaiko Txapelketako finalean sartuta dago. Gainera, guztiak pasatu dira jadanik Kontzezioko jaialditik eta aurreko urteetan Markina-Xemeinen egindako saio bikainak hobetzeko asmoz datoz.