Bazkideen omenezko kontzertua eskainiko du Xemein Abesbatzak
Bariku honetan hasi eta abenduaren 19ra arte, Uxu emakumeen taldeak antolatuta, Nekane Akarregi Amutxastegi artegilearen obraren erakusketa egongo da ikusgai Udal Erakusketa Aretoan. Astegunetako ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. 24 urte daroaz Nekane Akarregi Amutxastegik (Ondarroa, 1966) «paper eta tinta artean». Arte Ederrak ikasten zegoela hasi zen bere lehenengo sormen lanak kaleratzen, eta horretan jarraitzen du. AEK-ren irudi sortzailea izan zen zazpi urtez, gero Euskaldunon Egunkariarentzako egin izan zuen lana Bol & Eri enpresa sortuta Lore Bengoetxea kazetariagaz batera. Eta 2003tik hona Hitza egunkari honetan lehenengo, eta gero 11barri euskarazko komunikazio enpresan dihardu. Hortik kanpo, Ondarroako era guztietako mugimendu eta taldeekin jardun izan du elkarlanean. Hain zuzen be, herriko talde horien aldetik etorri zaio bere sormen lanen erakusketa egiteko gonbitea. Bariku honetan zabalduko dute eta hilaren 19ra arte egongo da ikusgai. Erakusketa antolatu dizute. Ezustekoa izan da zuretzat? Bai, nik ez dut ezer be egin. Uxu emakumeen taldetik proposatu didate. Uxuk zergatik? Euren helburuen arteko bat da herrian emakumeek egiten dituzten sormen beharrak zabaltzea. Horrela, Yolanda Eizagirre eta Amaia Etxaburu argazkilariekin be egin zituzten erakusketak, Josune Laka margolariagaz be bai. Niri esaten be aspaldi ibili dira; «lagaiztaxuen bakin» esaten nien… Baina, bueno, azkenean [...]
Galarrena taberna topaleku eta baliabide izatea nahi du Galarrena Kultur Elkarteak
Asteburuan Lea Ibarreko XV. briska Txapelketa jokatu da Mendexan. Lekeitio, Amoroto eta Eibarko herritarrak biltzen dituen taldeak eroan ditu lehen sariko 315 euroa
Gabonetako haur parkea izan dute Ispasterren bi egunez. Herriko zein kanpoko umeek bertan ibiltzeko eta ondo pasatzeko aukera eduki dute goizetik arratsaldera.
Kartelen bidez kanpaina barria ipini du martxan Lea-Artibaiko Eguzkik. Bertan salatzen dute, adibide modura, Ondarroako anbulatorioan txandak zazpi eta hamar egunera emoten dabiltzala. “Ez ei dago dirurik osasunerako, gizarte zerbitzuetarako, hez...
Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak berriro be Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizun berria ekarriko du Markina-Xemeinera. Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna estreinatuko dute pailazoek barikuan 17:30ean frontoi nagusian. Famili berri handi-ha...
Abenduaren 17an, barikua, egongo da odola emateko aukera Mutrikuko osasun zentroan, 18:00etatik 20:00etara. Gipuzkoan iaz baino %4,7 odol emate gutxiago egin direla aurten ohartarazi dute Odol Emaileen Elkartetik.
Txahal jana izan dute asteburuan Anmoroton. Eguna prestatzeko herritar askok behar ugari egin behar duen arren, ez diote horri begiratzen; emaitza ikusita egindakoak merezi duela diote urteak joan eta urteak etorri.