Nekane Akarregi artegilearen 24 urteko lanak, erakusketan
Bariku honetan hasi eta abenduaren 19ra arte, Uxu emakumeen taldeak antolatuta, Nekane Akarregi Amutxastegi artegilearen obraren erakusketa egongo da ikusgai Udal Erakusketa Aretoan. Astegunetako ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. 24 urte daroaz Nekane Akarregi Amutxastegik (Ondarroa, 1966) «paper eta tinta artean». Arte Ederrak ikasten zegoela hasi zen bere lehenengo sormen lanak kaleratzen, eta horretan jarraitzen du. AEK-ren irudi sortzailea izan zen zazpi urtez, gero Euskaldunon Egunkariarentzako egin izan zuen lana Bol & Eri enpresa sortuta Lore Bengoetxea kazetariagaz batera. Eta 2003tik hona Hitza egunkari honetan lehenengo, eta gero 11barri euskarazko komunikazio enpresan dihardu. Hortik kanpo, Ondarroako era guztietako mugimendu eta taldeekin jardun izan du elkarlanean. Hain zuzen be, herriko talde horien aldetik etorri zaio bere sormen lanen erakusketa egiteko gonbitea. Bariku honetan zabalduko dute eta hilaren 19ra arte egongo da ikusgai. Erakusketa antolatu dizute. Ezustekoa izan da zuretzat? Bai, nik ez dut ezer be egin. Uxu emakumeen taldetik proposatu didate. Uxuk zergatik? Euren helburuen arteko bat da herrian emakumeek egiten dituzten sormen beharrak zabaltzea. Horrela, Yolanda Eizagirre eta Amaia Etxaburu argazkilariekin be egin zituzten erakusketak, Josune Laka margolariagaz be bai. Niri esaten be aspaldi ibili dira; «lagaiztaxuen bakin» esaten nien… Baina, bueno, azkenean [...]
Bariku honetan hasi eta abenduaren 19ra arte, Uxu emakumeen taldeak antolatuta, Nekane Akarregi Amutxastegi artegilearen obraren erakusketa egongo da ikusgai Udal Erakusketa Aretoan. Astegunetako ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
24 urte daroaz Nekane Akarregi Amutxastegik (Ondarroa, 1966) «paper eta tinta artean». Arte Ederrak ikasten zegoela hasi zen bere lehenengo sormen lanak kaleratzen, eta horretan jarraitzen du. AEK-ren irudi sortzailea izan zen zazpi urtez, gero Euskaldunon Egunkariarentzako egin izan zuen lana Bol & Eri enpresa sortuta Lore Bengoetxea kazetariagaz batera. Eta 2003tik hona Hitza egunkari honetan lehenengo, eta gero 11barri euskarazko komunikazio enpresan dihardu. Hortik kanpo, Ondarroako era guztietako mugimendu eta taldeekin jardun izan du elkarlanean.
Hain zuzen be, herriko talde horien aldetik etorri zaio bere sormen lanen erakusketa egiteko gonbitea. Bariku honetan zabalduko dute eta hilaren 19ra arte egongo da ikusgai.
Erakusketa antolatu dizute. Ezustekoa izan da zuretzat?
Bai, nik ez dut ezer be egin. Uxu emakumeen taldetik proposatu didate.
Uxuk zergatik?
Euren helburuen arteko bat da herrian emakumeek egiten dituzten sormen beharrak zabaltzea. Horrela, Yolanda Eizagirre eta Amaia Etxaburu argazkilariekin be egin zituzten erakusketak, Josune Laka margolariagaz be bai. Niri esaten be aspaldi ibili dira; «lagaiztaxuen bakin» esaten nien… Baina, bueno, azkenean esan nien, «etxean daukazue materiala, etorri eta hartu». Eta, horrela, eurak aukeraketa bat egin dute 24 urtean egindakoaz.
Izan be, danak ezin kabitu erakusketa batean.
Ez… txantxetan esan didate Guggenheimeko solairu bat-edo beharko nukeela egindako dana erakusteko [barrezka].
1986an hasi zinen marrazki, kartel, mural eta abarrez janzten Ondarroako kaleak. Ze talderen enkarguz?
Eguzki, insumisoak, OTAM, Txirrimorraski aisialdi taldea bere sorreran… eta harrez gero danetik; Artelan, Uxu…
Teknika aldetik zelako eboluzioa ikusten da lanetan?
Hasierakoetan errotulagailuekin eta arkatzez egiten nituen gauzak. Gero, fotokopiagailua izan zen aurkikuntza handia, eta hurrengo pauso handia ordenagailua eta argazki kamara digitala izan ziren.
Zure obrak digitalak dira danak?
Bai, ordenagailuagaz egiten dut dana. Eta, batzuetan, hormako muralak egin izan ditut.
Hormak zikintzea gustuko duzu?
Bai, zikindu, baina ondo, gustura geratzeko moduan.
Zelakoa da zure estiloa?
Zelako galderak egiten dizkidazu, baina! Ez dakit! Igoal esango nuke beti kate baten parte naizela, taldeen lanaren parte, hori izan daiteke ezaugarri bat. Ez dut inoiz egiten irudirik edo ezer, egitearren, modu indibidualean. Beti kate baten parte naiz: zer edo zer antolatzen dute, laguntza eskatzen didate, nire gustuko gaia da, egiten dut, beste batzuk gero kartel horiek ipini egiten dituzte… Kate bat.