‘Gastu publiko gehiago, triskantza gitxiago’ kanpaina abiatu du Eguzkik
Kartelen bidez kanpaina barria ipini du martxan Lea-Artibaiko Eguzkik. Bertan salatzen dute, adibide modura, Ondarroako anbulatorioan txandak zazpi eta hamar egunera emoten dabiltzala. “Ez ei dago dirurik osasunerako, gizarte zerbitzuetarako, hez...
Kartelen bidez kanpaina barria ipini du martxan Lea-Artibaiko Eguzkik. Bertan salatzen dute, adibide modura, Ondarroako anbulatorioan txandak zazpi eta hamar egunera emoten dabiltzala. “Ez ei dago dirurik osasunerako, gizarte zerbitzuetarako, hezkuntzarako… Baina Abiadura Handiko Trena egiteko 6.000 milioi euro daukate”, salatu dute. “Gastu publiko gehiago eta proiektu txikitzaile gitxiago” behar direla aldarrikatu dute.