Kultur ekimenez betetako egitaraua prestatu du Galarrenak
Galarrena taberna topaleku eta baliabide izatea nahi du Galarrena Kultur Elkarteak
Galarrena taberna herritarrentzako topaleku izateagaz gainera, baliabide izatea be nahi du Galarrena Kultur Elkarteak. Hori dela eta hainbat ekimen antolatzen hasi dira eta hilero aterako duten kultur egitaraua prestatu dute. Horrela, abendurako, zine emanaldiak, truke azoka eta masaje tailerra prestatu dituzte.
Abenduaren 19tik aurrera egongo da martxan truke azoka, baina bertan egunean gauzak egon daitezen, hasi daiteke trukatzeko gauzak eroaten. Jardunaldi-tailerra 18:00etan hasiko da eta bertan truke azokaren filosofia azalduko dute. Bestalde, bi egunetako masaje ikastaroa emango dute. Lehen saioa abenduaren 18an izango da. Saio bakoitzak sei orduko iraupena izango du: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Izena tabernan eman behar da domekara orduko. Zine emanaldiak, berriz, domekera eskainiko dituzte 19:00etatik aurrera. Los lunes al sol, Lucio eta Sagarren denbora filmeak emango dituzte.