Lea Ibarreko Briska Txapelketak 50 lagunetik gora bildu ditu
Asteburuan Lea Ibarreko XV. briska Txapelketa jokatu da Mendexan. Lekeitio, Amoroto eta Eibarko herritarrak biltzen dituen taldeak eroan ditu lehen sariko 315 euroa
Lea Ibarreko XV. Briska Txapelketa jokatu da asteburuan, Mendexan. Hamazazpi hirukotek parte hartu dute, eta giro ederrean aritu dira guztiak.
Lehen lau postuetan gelditzen zirenentzat zeuden sariak Lea Ibarrako Mankomunazgoak antolatutako txapelketan. Lehen saria, garaikurra eta 315 euro, Juan, Vizente eta Luzirentzat izan ziren (Eibar,Lekeitio eta Amorotokoak dira, hurrenez hurren); garaikurra eta 180 euro, Paulo,Jesus eta Gregorio gizaburutarrentzat izan ziren; garaikurra eta 135 euro, Jose Miguel,Jose Mari eta Mari Pazentzat (Zornotza eta Munitibarko herritarrek osatutako hirukotea) eta txanpaina eta 75 euro Jose,Juanita eta Maiterentzat (Markina-Xemein eta Aulestiko hirukotea).