Pirritx, Porrotx eta Mari Motots frontoira datoz
Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak berriro be Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizun berria ekarriko du Markina-Xemeinera. Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna estreinatuko dute pailazoek barikuan 17:30ean frontoi nagusian. Famili berri handi-ha...
Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak berriro be Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizun berria ekarriko du Markina-Xemeinera. Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna estreinatuko dute pailazoek barikuan 17:30ean frontoi nagusian. Famili berri handi-handia dute orain Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek. Pirritxen bikiak, Pupu eta Lore jaio dira eta euskaraz, alaitasunez eta jator-jator hezi nahi dituzte. Horretarako, koadrila baten laguntza izango dute: Tiritatxo pediatra, Largabista basozaina, Mari Kalanbre neska bihurri eta aparta, Martinber bai eta Lagun txakurra be.
Sarrerak aldez aurretik daude salgai Txispita, Udane, Disdira, Alarabi eta Kareaga dendetan. Bertan egunean, berriz, 16:30ean zabalduko dute txartel-leihatila eta 200 sarrera izango dituzte salgai.