Ez da egongo Egia-Iriondo lasterketarik
Udalak 5.000 euroko asegurua kontratatzea ipini die baldintza modura, 3.000 euroko diru laguntza emoteko Ez da egingo Egia-Iriondo lasterketa. Antolatzaileek, Orkatzen Peñi osotzen duten Ondarroako atletismo zaleek horrela emon dute jakitera, herrian ipinitako kartelen bitartez. «Ahalegin berezia egin dugu 27. Egia-Iriondo herri lasterketa aurrera ateratzeko Udalagaz batera. Horretarako hainbat batzar egin ditugu», esan dute antolatzaileek. «Azken unean, Udalak jakin eragin digu lasterketa egiteko diru laguntza jasotzeko derrigorrezko baldintza zela aseguru bat kontratatzea. Aseguru horrek 5.000 euroko kostua dauka, eta lasterketarako emoten den Udalaren diru laguntza, barriz, 3.000 eurokoa da. Hori ez denez bideragarria inondik be, ba antolatzaileok erabaki dugu lasterketa ez egitea», azaldu dute. Kaleetan ipinitako karteletan, gertaera horren barri emoteagaz batera, orain arte Egia-Iriondo herri lasterketa aurrera eroateko modu bateko edo besteko laguntasuna emon duten herritarrei eskerrak emon dizkie antolatzaile taldeak. «Datorren urtean espero dugu 27. Egia-Iriondo egin ahal izatea, horren alde egingo dugu guk, behinik behin», esan dute. 500dik gora parte-hartzaile Egia-Iriondo herri lasterketa ohitura sendo eta jendetsua da Ondarroan. Orain dela 27 urte hasi ziren egiten, aringa-aringa egitearen zale biren eskutik: Jose Mari Arranbarri Egia,eta Martin Iriondo. Gabon egunean egin izan da, edo bestela Gabon Egunaren inguruko domeka eguerdian. Egia eta Iriondoren izenak hartutako herri lasterketak, urterik [...]
Udalak 5.000 euroko asegurua kontratatzea ipini die baldintza modura, 3.000 euroko diru laguntza emoteko
Ez da egingo Egia-Iriondo lasterketa. Antolatzaileek, Orkatzen Peñi osotzen duten Ondarroako atletismo zaleek horrela emon dute jakitera, herrian ipinitako kartelen bitartez.
«Ahalegin berezia egin dugu 27. Egia-Iriondo herri lasterketa aurrera ateratzeko Udalagaz batera. Horretarako hainbat batzar egin ditugu», esan dute antolatzaileek. «Azken unean, Udalak jakin eragin digu lasterketa egiteko diru laguntza jasotzeko derrigorrezko baldintza zela aseguru bat kontratatzea. Aseguru horrek 5.000 euroko kostua dauka, eta lasterketarako emoten den Udalaren diru laguntza, barriz, 3.000 eurokoa da. Hori ez denez bideragarria inondik be, ba antolatzaileok erabaki dugu lasterketa ez egitea», azaldu dute.
Kaleetan ipinitako karteletan, gertaera horren barri emoteagaz batera, orain arte Egia-Iriondo herri lasterketa aurrera eroateko modu bateko edo besteko laguntasuna emon duten herritarrei eskerrak emon dizkie antolatzaile taldeak. «Datorren urtean espero dugu 27. Egia-Iriondo egin ahal izatea, horren alde egingo dugu guk, behinik behin», esan dute.
500dik gora parte-hartzaile
Egia-Iriondo herri lasterketa ohitura sendo eta jendetsua da Ondarroan. Orain dela 27 urte hasi ziren egiten, aringa-aringa egitearen zale biren eskutik: Jose Mari Arranbarri Egia,eta Martin Iriondo. Gabon egunean egin izan da, edo bestela Gabon Egunaren inguruko domeka eguerdian. Egia eta Iriondoren izenak hartutako herri lasterketak, urterik urte ehunka ondarrutar batu izan ditu, adin guztietakoak gainera.
«Lortutako postua baino garrantzitsuagoa da hemen sortzen den giroa eta parte-hartzea», esan izan dute, behin baino gehiagotan, lasterketa amaieran mikrofonotik antolatzaileek. «Lasterketa hau Ondarroak daukan altxor bat da»; hori ere sarritan entzun den esaldia.
Azken urteetako partaidetza zifrei erreparatuta, iazkoa izan zen jendetsuena, 580 lagunegaz. 2008an 554 lagunek egin zuten lasterka; 2007an ia 500ek; 2006an 460 lasterkarik; 2005ean 530ek, eta 2004an 565ek. Ia, aurten ez bada datorren urtean, barriro be Ondarroak herri lasterketa daukan.