Guy Martini Frantziako Haute Provence-ko Geoparkeko zuzendari zientifikoa Zumaiako udaletxean izango da asteazken honetan, abenduaren 15ean. Europako eta Munduko Geoparkeen sarean sartzeko agiria emango die bertan Mutriku, Deba eta Mutrikuko udalei. Ek...
13 barri antzezlana ikustera 80 lagun inguru bildu dira Mendexan.
Urtarrilean Berriatuko musika eskolan txalaparta eta kantu ikastaroak hasiko dira. Interesatuek abenduaren 15a aurretik eman beharko dute izena. Arratsaldez musika eskola irekita egongo da; bestela telefonoz deitu daiteke 946139889ra.
Pala sekzio berrian hogei lagunek eman dute jada izena Danok Bat pilota elkarteak pala sekzioa edukiko du aurrerantzean. Jada hogei lagunek eman dute izena, eta oraindik ere eman daiteke, Danok Bat-eko presidente Jose Mari Manzisidorri deituta, 617 72 ...
Gardotza industrialdean (Berriatua) dagoen Kide enpresak 30 urte bete ditu. Hori dela eta, enpresaren lehen urratsak ikusi zituzten Jose Mari Ormaetxeak eta Jabier Alkorta fundatzaileek bisitatu dute; enpresaren eboluzioa erabatekoa izan dela esan dute biek.
Bi esaera eta berba bat saritu ditu aurten Berba eta esaera xelebreen IV. Lehiaketako epaimahaiak
Mendexan Santa Luzia Eguna osaptu dute. izen bera daraman ermitan meza entzun ostean, amaitekoa egin dute Udalak zein jai batzordeak prestatutakoagaz.
Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak eta Udalak antolatuta, zinema eta kooperazioari buruzko emanaldiak egongo dira aste honetan Zabiel kultur etxean. Hauek dira saioak: Abenduak 15, eguaztena, 19:00etan, El velo de Berta. Txilen egindakoa, 2004an...
Udalak 5.000 euroko asegurua kontratatzea ipini die baldintza modura, 3.000 euroko diru laguntza emoteko Ez da egingo Egia-Iriondo lasterketa. Antolatzaileek, Orkatzen Peñi osotzen duten Ondarroako atletismo zaleek horrela emon dute jakitera, herrian ipinitako kartelen bitartez. «Ahalegin berezia egin dugu 27. Egia-Iriondo herri lasterketa aurrera ateratzeko Udalagaz batera. Horretarako hainbat batzar egin ditugu», esan dute antolatzaileek. «Azken unean, Udalak jakin eragin digu lasterketa egiteko diru laguntza jasotzeko derrigorrezko baldintza zela aseguru bat kontratatzea. Aseguru horrek 5.000 euroko kostua dauka, eta lasterketarako emoten den Udalaren diru laguntza, barriz, 3.000 eurokoa da. Hori ez denez bideragarria inondik be, ba antolatzaileok erabaki dugu lasterketa ez egitea», azaldu dute. Kaleetan ipinitako karteletan, gertaera horren barri emoteagaz batera, orain arte Egia-Iriondo herri lasterketa aurrera eroateko modu bateko edo besteko laguntasuna emon duten herritarrei eskerrak emon dizkie antolatzaile taldeak. «Datorren urtean espero dugu 27. Egia-Iriondo egin ahal izatea, horren alde egingo dugu guk, behinik behin», esan dute. 500dik gora parte-hartzaile Egia-Iriondo herri lasterketa ohitura sendo eta jendetsua da Ondarroan. Orain dela 27 urte hasi ziren egiten, aringa-aringa egitearen zale biren eskutik: Jose Mari Arranbarri Egia,eta Martin Iriondo. Gabon egunean egin izan da, edo bestela Gabon Egunaren inguruko domeka eguerdian. Egia eta Iriondoren izenak hartutako herri lasterketak, urterik [...]