Santa Luzia Eguna ospatu dute izen bereko ermitaren inguruetan
Mendexan Santa Luzia Eguna osaptu dute. izen bera daraman ermitan meza entzun ostean, amaitekoa egin dute Udalak zein jai batzordeak prestatutakoagaz.
Santa Luzia Eguna ospatzeko batu dira gaur mendexarrak izen bera daraman ermitaren bueltan. Meza entzun ondoan, hamaiketakoa egiteko aukera eduki dute.
Mezatan Santa Luziari begiak zaintzeko eskaria egin eta kandelak piztu ondoren, jai batzordeak zein udalak eskainitakogaz jan edanik ez dute falta izan bertaratu direnek. Hamaiketakoaz gain, kalabaza txapelketa ere antolatu du jai batzordeak: lehen kalabazak 25 euro eskuratu ditu eta bigarrenak 15 euro.