Geoparkeen sarean sartzeko agiria emango dute eguaztenean
Guy Martini Frantziako Haute Provence-ko Geoparkeko zuzendari zientifikoa Zumaiako udaletxean izango da asteazken honetan, abenduaren 15ean. Europako eta Munduko Geoparkeen sarean sartzeko agiria emango die bertan Mutriku, Deba eta Mutrikuko udalei. Ek...
Guy Martini Frantziako Haute Provence-ko Geoparkeko zuzendari zientifikoa Zumaiako udaletxean izango da asteazken honetan, abenduaren 15ean. Europako eta Munduko Geoparkeen sarean sartzeko agiria emango die bertan Mutriku, Deba eta Mutrikuko udalei. Ekitaldia goizez izango da, eta arratsaldean hitzaldia emango du Martini doktoreak. Hitzaldi horretara joateko autobusa jarriko dute hiru udalerrietako herritarrentzat, Debatik irtenda, Geogarapen elkarteak antolatuta. Bertara joateko interesa daukatenek 943 82 01 10 telefonora dei dezakete, edo bestela geogarapen@geogarapen.com helbide elektronikora deitu. Autobusa 18:15ean izango da, Debako hondartzako aparkalekutik irtenda.