Zinema eta kooperazioa lotuta, bi emanaldi daude aste honetan
Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak eta Udalak antolatuta, zinema eta kooperazioari buruzko emanaldiak egongo dira aste honetan Zabiel kultur etxean. Hauek dira saioak: Abenduak 15, eguaztena, 19:00etan, El velo de Berta. Txilen egindakoa, 2004an...
Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak eta Udalak antolatuta, zinema eta kooperazioari buruzko emanaldiak egongo dira aste honetan Zabiel kultur etxean. Hauek dira saioak:
- Abenduak 15, eguaztena, 19:00etan, El velo de Berta. Txilen egindakoa, 2004an. Egileak: Pehuenches, Txileko hegoaldeko herrialde bat. Errealizazioa: Jeannette Paillan eta Esteban Larrain. Sinopsia: Hainbat familia Pehuenches-en borrokaren istorioa kontatzen du pelikula honek, zehazki familia hauetako emakumeen istorioa eta nola 1996tik aurrera inbaditzaile neoliberalari aurre egin zioten euren lurraldea, ibaiak eta arbasoak defenditzeko. Emakume hauen artean Berta Quintremán zegoen, Endesa transnazionalak Ito Bio Bion Ralko presa hidroelektrikoaren milioi askotako proiektua kolokan jarri zuen adineko emakume pehuenchea.
- Abenduak 17, barikua, 19:00etan. 13 pueblos en defensa del agua, la tierra y el aire. Mexikon egindakoa, 2008an. Egileak, Nahuas, Morelos estatuko indigenak. Errealizazioa, Francesco Taboada.Euren baliabide naturalen kontrola gobernu eta enpresarien eskuetatik berreskuratzeko Moreloseko Herrien Kontseiluak garatutako borroka kontatzen da pelikulan. Azken urte hauetan, gobernuak eta enpresariek herrialdean ezagutu den ekozidio okerrenetakoa gauzatu dute. Pelikula honen emanaldi egunerako espero dute Santiago Morales ordezkari indigena bertan izatea. Oraindik baieztatzeke dago, hala ere.