
Urtarrilaren 5a arte egongo da martxan denda. Bidezko merkataritzako produktuak egongo dira bertan salgai: kafea, azukrea, arroz integrala, txokolatea, kremak, rona, eztia edo eta mermeladak. Horrez gain, Peruko artisautza lanak ere salduko dira bertan...

Guy Martini geologo frantziarrak emango die sarrerako agiria hiru udalerriei, 13:00etan, Debako udaletxean Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako eta Munduko Geoparkeen Sarean sartzeko ziurtagiria eguaztenean jasoko du Geogarapen elkarteak. Horri esker, ...

Eguen honetan, abenduak 16, 19:00etan, Zabiel kultur etxean izango da Santa Katalina komentuaren etorkizuneko erabilpenari buruzko bigarren bilera parte-hartzailea. Bertan, herriko kultur eta gizarte taldeak daude deituta parte hartzera; baita zozketa ...

10:00etatik aurrera egongo da martxan feria Txurruka Plazan. Barazki eta frutekin honako baserrietatik etorriko dira: Aritza, Ibiri, Eizarre, Jose Lonbide (nekazaritza ekologikoa), Uxua Antia, Aitxitxe baserria. Gaztak Goixenetxe eta Goikolakoak izango...

Beharrean ospatuko du Ondarroako Historia Zaleak elkarteak (OHZ) bere hamargarren urtebetetzea. Jardunaldiak antolatu dituzte, eta eguaztenean bertan hasiko dira. Oraingo honetan be, OHZ elkartearen filosofia izango da jardunaldien helburua: «historia herritarrei hurreratzea, historia bera herritarrok be egiten dugunaren konbentzimenduagaz». OHZko kideek nabarmendu nahi izan dute hamar urte hauetan «herritarren ekarpenei esker» egin direla hainbat ekitaldi, eta osotu ahal izan dela Herri Artxiboa be. Herri Artxiboa eta argitalpen sorta 2.000 argazki zaharretik gora dauzka digitalizatuta OHZk, eta ehunka dira ahots grabazioak be. «Aurten, erabaki estrategikoa hartu dugu: azken sei hilabeteotan informazio hori guztia sailkatu eta antolatzeko jardun erdiko behargina kontratatu dugu». Argitalpenen arloan be, beste urrats barri bat emon dute aurten, argitalpenen formatua bateratzeko Tretzak deitutako bilduma sortuz. Laster egongo da kalean, Ondarroa urtekaria legez, Tretzak bildumako lehenengo liburua, Koldo Arriola gaztearen erailketari buruzkoa. Herritarrekiko harremana sendotzen jarraitu nahi du OHZk: «harpidedun eta laguntzaileen sarea eratu eta gai historikoen inguruko eztabaida zabalak bultzatu nahi ditugu». Egitaraua: Eguaztena, 19:00etan, Kofradia Zaharraren alboko 3. solairuan, Kresalaren lokalean. Historia taldeen jarduera: lan esparrua, dinamikak, helburuak, oztopoak…. Hizlariak: Idoia Arrieta eta Mikel Muñoa, Getariako Sustraiak elkartekoak; Asier Sarasua, Ahotsak, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea elkartekoa; Gotzon Garmendia eta Antxon Gomez, Lau Haizetara Gogoan elkartekoak; [...]

Herritar talde batek domekarako deia egin du 12etan Berriatuan batzeko «lasterketa ez dadin galdu» Bai, azkenean egin egingo dute Egia-Iriondo herri lasterketa. Ez du edukiko aldez aurretiko izen emoterik, ez dortsalik, ez saririk, ez asegururik, baina egin egingo da. Horrela emon du jakitera herritar talde batek; tartean dago Martin Iriondo herri lasterketaren sortzailearen seme Jose Mari. «Ikusi genuenean antolatzaileak eta Udala ez direla adostasunera ailegatu eta azkenean ez zela lasterketa egingo, lagun batzuk batu ginen eta pentsatu genuen ezin zela bertan behera laga bere 27. urtera doan lasterketa bat», esan du Jose Mari Iriondok. «Urte asko dira, eta jende askok parte hartzen du; hori ondare bat da, eta ezin da galtzen laga», dio. Horregatik, lagun artean batu eta lasterketarako deia prestatzen ziharduten atzo goizean. «Kartel batzuk prestatu ditugu eta kaleetan ipintzera goaz, jendeari joateko esanez». «Aurten be, ni banu» Esaldi horixe aukeratu dute Egia-Iriondo lasterketari eusteko deia egiterakoan. «Beste barik, datorren domeka eguerdian, 12:00etan, Berriatuan batzeko deia egin dugu, handik Ondarroara aringa-aringa etortzeko». Ez da egongo ezelako saririk oraingoan. Beraz, lasterketan be danak alkarregaz tropelean joateko deia egin dute: «ez da egongo asegururik, eta horregatik joan beharko dugu danok batu-batuta, segurtasuna edukitzeko». Herritar batzuk egongo direla azaldu dute, banderatxoekin, ibilgailuak [...]