Gabonetako elkartasun denda zapatuan irekiko du Misio Taldeak
Urtarrilaren 5a arte egongo da martxan denda. Bidezko merkataritzako produktuak egongo dira bertan salgai: kafea, azukrea, arroz integrala, txokolatea, kremak, rona, eztia edo eta mermeladak. Horrez gain, Peruko artisautza lanak ere salduko dira bertan...
Urtarrilaren 5a arte egongo da martxan denda. Bidezko merkataritzako produktuak egongo dira bertan salgai: kafea, azukrea, arroz integrala, txokolatea, kremak, rona, eztia edo eta mermeladak. Horrez gain, Peruko artisautza lanak ere salduko dira bertan. Zapatu honetan, Santo Tomas feria denez, 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik, baina bestela 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango da ordutegia. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.