Azkenean egin egingo dute Egia-Iriondo
Herritar talde batek domekarako deia egin du 12etan Berriatuan batzeko «lasterketa ez dadin galdu» Bai, azkenean egin egingo dute Egia-Iriondo herri lasterketa. Ez du edukiko aldez aurretiko izen emoterik, ez dortsalik, ez saririk, ez asegururik, baina egin egingo da. Horrela emon du jakitera herritar talde batek; tartean dago Martin Iriondo herri lasterketaren sortzailearen seme Jose Mari. «Ikusi genuenean antolatzaileak eta Udala ez direla adostasunera ailegatu eta azkenean ez zela lasterketa egingo, lagun batzuk batu ginen eta pentsatu genuen ezin zela bertan behera laga bere 27. urtera doan lasterketa bat», esan du Jose Mari Iriondok. «Urte asko dira, eta jende askok parte hartzen du; hori ondare bat da, eta ezin da galtzen laga», dio. Horregatik, lagun artean batu eta lasterketarako deia prestatzen ziharduten atzo goizean. «Kartel batzuk prestatu ditugu eta kaleetan ipintzera goaz, jendeari joateko esanez». «Aurten be, ni banu» Esaldi horixe aukeratu dute Egia-Iriondo lasterketari eusteko deia egiterakoan. «Beste barik, datorren domeka eguerdian, 12:00etan, Berriatuan batzeko deia egin dugu, handik Ondarroara aringa-aringa etortzeko». Ez da egongo ezelako saririk oraingoan. Beraz, lasterketan be danak alkarregaz tropelean joateko deia egin dute: «ez da egongo asegururik, eta horregatik joan beharko dugu danok batu-batuta, segurtasuna edukitzeko». Herritar batzuk egongo direla azaldu dute, banderatxoekin, ibilgailuak [...]
Herritar talde batek domekarako deia egin du 12etan Berriatuan batzeko «lasterketa ez dadin galdu»
Bai, azkenean egin egingo dute Egia-Iriondo herri lasterketa. Ez du edukiko aldez aurretiko izen emoterik, ez dortsalik, ez saririk, ez asegururik, baina egin egingo da. Horrela emon du jakitera herritar talde batek; tartean dago Martin Iriondo herri lasterketaren sortzailearen seme Jose Mari.
«Ikusi genuenean antolatzaileak eta Udala ez direla adostasunera ailegatu eta azkenean ez zela lasterketa egingo, lagun batzuk batu ginen eta pentsatu genuen ezin zela bertan behera laga bere 27. urtera doan lasterketa bat», esan du Jose Mari Iriondok. «Urte asko dira, eta jende askok parte hartzen du; hori ondare bat da, eta ezin da galtzen laga», dio.
Horregatik, lagun artean batu eta lasterketarako deia prestatzen ziharduten atzo goizean. «Kartel batzuk prestatu ditugu eta kaleetan ipintzera goaz, jendeari joateko esanez».
«Aurten be, ni banu»
Esaldi horixe aukeratu dute Egia-Iriondo lasterketari eusteko deia egiterakoan. «Beste barik, datorren domeka eguerdian, 12:00etan, Berriatuan batzeko deia egin dugu, handik Ondarroara aringa-aringa etortzeko».
Ez da egongo ezelako saririk oraingoan. Beraz, lasterketan be danak alkarregaz tropelean joateko deia egin dute: «ez da egongo asegururik, eta horregatik joan beharko dugu danok batu-batuta, segurtasuna edukitzeko». Herritar batzuk egongo direla azaldu dute, banderatxoekin, ibilgailuak ohartarazten eta trafikoa zaintzen. Beraz, bada, lehiakortasun barik eta bat-batekotasunean, orain dela 27 urte jaio zen antzeko eran, egingo da domeka honetan Egia-Iriondo, Ondarroako herri lasterketa.