Gabonetako ekimenak prest
Gabonetako egitaraua kaleratu dute
Aurtengo Gabon Egitaraua be prets dago eta urtero lez bete-beteta dator. Kirola, kultura, musika, zinea eta jolasak. Denetarik antolatu dute herriko taldeek Gabonetako aisialdia ederto-ederto pasatzeko.
Urteroko ekimenez gainera berriak be antolatu dituzte. Euretako bat Garaian Elkarteak aterako duen aldizkari berria eta zabalduko duen erakusketa dira. Datorren zapatuan aurkeztuko dituzte biak. Erakusketa zabalik egongo da abenduaren 18tik urtarrilaren 2ra 18:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an eta 31n 11:30etik 13:00etara egongo da ikusgai eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
Nobedadea izango da bai eta be frontoian izango den Gu Gira-ren kantaldia. 70 eta 80ko hamarkadako abestiak gogora ekarriko dituzte Gontzal Mendibil, Txomin eta Urbil Artola eta Erramun Martikorenak urtarrilaren 2an. Ikuzkizunak sekulako arrakasta ezagutu du ospatu den leku guztietan eta Gabonetan Markina-Xemeinen ikusteko aukera egongo da. Abeslari bakoitzak lau kantu abestuko ditu, batzutan bikoteka, eta amaieran abeslari danek batera kantu pare bat eskainiko dituzte.
Kantaldiko sarrerak hamar euroko prezioa izango du eta sarrerak udaletxean eta Uhagoneko kafetegian erosi daitezke.
Kantaldiagaz gainera, Le petit Theatre de pain konpainiaren Juglarea, puta eta eroa izeneko antzerkia be estreinatuko da Uhagonen urtarrilaren 8an.
Bestalde, Felix Espilla pelotariari omenaldia egingo zaio urtarrilaren 6an. Kiniela partidak jokatu ondoren, proiekzioa eman eta Espilla omenduko dute.