Hamasei postu egongo dira zapatuan, Santo Tomas azokan
10:00etatik aurrera egongo da martxan feria Txurruka Plazan. Barazki eta frutekin honako baserrietatik etorriko dira: Aritza, Ibiri, Eizarre, Jose Lonbide (nekazaritza ekologikoa), Uxua Antia, Aitxitxe baserria. Gaztak Goixenetxe eta Goikolakoak izango...
10:00etatik aurrera egongo da martxan feria Txurruka Plazan. Barazki eta frutekin honako baserrietatik etorriko dira: Aritza, Ibiri, Eizarre, Jose Lonbide (nekazaritza ekologikoa), Uxua Antia, Aitxitxe baserria. Gaztak Goixenetxe eta Goikolakoak izango dira. Ogia eta pastelak saltzen beste hiru postu egongo dira, eta bestelako produktu naturalekin, bi postu. Abereak ere ez dira faltako, Kostola, Belaustegi, Ibiri, Eizarre, Gorixo, Irabaneta eta Etxerre baserrietakoak. Eta, urtero bezala, hor izango dira Ataungo talogileak eta liburu azoka ere.