Ondarroako Historia Zaleen jardunaldiak eguaztenean hasiko dira, hamar urteak ospatuz
Beharrean ospatuko du Ondarroako Historia Zaleak elkarteak (OHZ) bere hamargarren urtebetetzea. Jardunaldiak antolatu dituzte, eta eguaztenean bertan hasiko dira. Oraingo honetan be, OHZ elkartearen filosofia izango da jardunaldien helburua: «historia herritarrei hurreratzea, historia bera herritarrok be egiten dugunaren konbentzimenduagaz». OHZko kideek nabarmendu nahi izan dute hamar urte hauetan «herritarren ekarpenei esker» egin direla hainbat ekitaldi, eta osotu ahal izan dela Herri Artxiboa be. Herri Artxiboa eta argitalpen sorta 2.000 argazki zaharretik gora dauzka digitalizatuta OHZk, eta ehunka dira ahots grabazioak be. «Aurten, erabaki estrategikoa hartu dugu: azken sei hilabeteotan informazio hori guztia sailkatu eta antolatzeko jardun erdiko behargina kontratatu dugu». Argitalpenen arloan be, beste urrats barri bat emon dute aurten, argitalpenen formatua bateratzeko Tretzak deitutako bilduma sortuz. Laster egongo da kalean, Ondarroa urtekaria legez, Tretzak bildumako lehenengo liburua, Koldo Arriola gaztearen erailketari buruzkoa. Herritarrekiko harremana sendotzen jarraitu nahi du OHZk: «harpidedun eta laguntzaileen sarea eratu eta gai historikoen inguruko eztabaida zabalak bultzatu nahi ditugu». Egitaraua: Eguaztena, 19:00etan, Kofradia Zaharraren alboko 3. solairuan, Kresalaren lokalean. Historia taldeen jarduera: lan esparrua, dinamikak, helburuak, oztopoak…. Hizlariak: Idoia Arrieta eta Mikel Muñoa, Getariako Sustraiak elkartekoak; Asier Sarasua, Ahotsak, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea elkartekoa; Gotzon Garmendia eta Antxon Gomez, Lau Haizetara Gogoan elkartekoak; [...]
Beharrean ospatuko du Ondarroako Historia Zaleak elkarteak (OHZ) bere hamargarren urtebetetzea. Jardunaldiak antolatu dituzte, eta eguaztenean bertan hasiko dira. Oraingo honetan be, OHZ elkartearen filosofia izango da jardunaldien helburua: «historia herritarrei hurreratzea, historia bera herritarrok be egiten dugunaren konbentzimenduagaz».
OHZko kideek nabarmendu nahi izan dute hamar urte hauetan «herritarren ekarpenei esker» egin direla hainbat ekitaldi, eta osotu ahal izan dela Herri Artxiboa be.
Herri Artxiboa eta argitalpen sorta
2.000 argazki zaharretik gora dauzka digitalizatuta OHZk, eta ehunka dira ahots grabazioak be. «Aurten, erabaki estrategikoa hartu dugu: azken sei hilabeteotan informazio hori guztia sailkatu eta antolatzeko jardun erdiko behargina kontratatu dugu».
Argitalpenen arloan be, beste urrats barri bat emon dute aurten, argitalpenen formatua bateratzeko Tretzak deitutako bilduma sortuz. Laster egongo da kalean, Ondarroa urtekaria legez, Tretzak bildumako lehenengo liburua, Koldo Arriola gaztearen erailketari buruzkoa.
Herritarrekiko harremana sendotzen jarraitu nahi du OHZk: «harpidedun eta laguntzaileen sarea eratu eta gai historikoen inguruko eztabaida zabalak bultzatu nahi ditugu».
Egitaraua:
- Eguaztena, 19:00etan, Kofradia Zaharraren alboko 3. solairuan, Kresalaren lokalean. Historia taldeen jarduera: lan esparrua, dinamikak, helburuak, oztopoak…. Hizlariak: Idoia Arrieta eta Mikel Muñoa, Getariako Sustraiak elkartekoak; Asier Sarasua, Ahotsak, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea elkartekoa; Gotzon Garmendia eta Antxon Gomez, Lau Haizetara Gogoan elkartekoak; Gotzon Iparragirre, Ondarroako Historia Zaleak elkartekoa.
- Zapatua, Antigua baselizan, 10:30ean. Ondarroa, Gorozikatik Itsasaurreraino. Herriaren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko ibilaldia.
- Abenduak 22, eguaztena, Kresalaren lokalean, 19:00etan. Ondarru, nundik eta noa? Ondarroako hirigintza buruzko tertulia kritiko historikoa, marrazki, koadro eta proiekzioz lagunduta.
- Abenduak 23, eguena, Kresalaren lokalean, 19:00etan. Ondarroako herri artxiboa. Artxiboan bildutako agiri, argazki, eta grabazioen emanaldia.
- Abenduak 19, domeka, Alamedan, egun osoan, eguraldi ona badago. Abenduak 21-24, Udal Erakusketa Aretoan, 19:00etatik 21:00etara. Hamar urte hauetako materiala.
