Santa Katalina komentuaren etorkizunari buruzko bigarren bilera, 16an
Eguen honetan, abenduak 16, 19:00etan, Zabiel kultur etxean izango da Santa Katalina komentuaren etorkizuneko erabilpenari buruzko bigarren bilera parte-hartzailea. Bertan, herriko kultur eta gizarte taldeak daude deituta parte hartzera; baita zozketa ...
Eguen honetan, abenduak 16, 19:00etan, Zabiel kultur etxean izango da Santa Katalina komentuaren etorkizuneko erabilpenari buruzko bigarren bilera parte-hartzailea. Bertan, herriko kultur eta gizarte taldeak daude deituta parte hartzera; baita zozketa bidez izendatutako hainbat herritar ere. Lehenengo bilera azaroaren 29an egin zuten eta bertan 60 bat mutrikuarrek hartu zuten parte.
Mutrikuko Udalak bere webgunean ezarri du Foru Aldundiaren Kudeatuz programaren eskutik kudeatzen duen prozesu parte-hartzaile honi buruzko lotunea.