Artako ermita eta kanposantua barritu dituzte
Arta auzoko San Pedro ermita eta kanposantua barritzea izan dira Udalak 2010. urtea amaitu aurretik egindako lanetako bi. Artan, ermitaren teilatua eta aurreko aldean duen frontoia konpondu dituzte. «Ermitak konpontzea elizaren gaia dela badakigu, b...
Arta auzoko San Pedro ermita eta kanposantua barritzea izan dira Udalak 2010. urtea amaitu aurretik egindako lanetako bi. Artan, ermitaren teilatua eta aurreko aldean duen frontoia konpondu dituzte. «Ermitak konpontzea elizaren gaia dela badakigu, baina Udalak ondareagaz duen sentsibilitatea tarteko, ahalegin hori egin dugu», azaldu du Jose Azpiazu alkateak. Kanposantuan, ostera, hura txukuntzeko gelditzen ziren lanak egin dituzte. 1998-99 urteen artean barruko alde guztia barritu eta bardindu zuten; oraingoan, kanposantua inguratzen duen horma eta kaperaren alboko bi guneetako teilatuak barritu dituzte. Aurretik kanposantuan egindako lanetarako 120.000 euro inguru erabili zituen Udalak; azken lanetan, ostera, 45.000 eurokoa izan da egindako inbertsioa.