Itsas irudien museo dinamikoa sortu dute, www.itsasoa.com webgunean
Juan eta Eugenio Bidegainek eta Jabi Etxanok www.itsasoa.com irudiz josi dute sarean Bederatzi urte daroa jada Juan Bidegain dokumental egile ondarrutarrak egungo arrantzaren testigantzak jasotzen irudietan. Bidelagun izan du itsasoratze bisual horretan Eugenio anaia musikaria be; Jabi Etxano be zeregin horretan enbarkatu izan da. Zortzi dokumental egin dituzte, guztira, Bidegain eta taldekideek. Baita han eta hemen makina bat sari jaso be. Orain, Internetera bota dute sarea, baina ez ezer arrantzatzeko, ikus-entzunezko uzta oparo hori bertan lagatzeko baino. «Itsas irudien museoaren tankera emon nahi genioke web orriari; sekula ixten ez dena, beti bideo barrientzako zabalik», esan dute Bidegaindarrek eta Etxanok. Museo hori beti dago zabalik; nahikoa da www.itsasoa.com helbidea ipintzeagaz. Honez gero ehunka bisita eduki dituzte bertan ageri diren bideo guztiek. «Gure aldetik, sareko itsaso honetan gure itsas bidaia brankaz hasi dugu, baina erabiltzaileen iritzi eta iradokizunen zain gelditzen gara», esan dute hiru egileek. Hainbat bideo labur Webgunean ezarri dituzten bideoetako batzuk Bidegainen dokumental luzeen zatiak dira; beste batzuk, barriz, muntaian sartu barik geratu ziren zatiak dira, edo dokumentaletarako barik, aparte jasotako irudiak. Kontuan hartuta Interneteko ikusleen ezaugarri nagusia bizkortasuna dela, guztiak be iraupen laburrekoak dira. Hainbat ataletan banatu dituzte irudiok: Alazean, Arrantzan, Artea, Atako Bandan, Berdeletan, Herria, Kaelatan, Kardala, Lehorretik, [...]
Juan eta Eugenio Bidegainek eta
Jabi Etxanok www.itsasoa.com irudiz josi dute sarean
Bederatzi urte daroa jada Juan Bidegain dokumental egile ondarrutarrak egungo arrantzaren testigantzak jasotzen irudietan. Bidelagun izan du itsasoratze bisual horretan Eugenio anaia musikaria be; Jabi Etxano be zeregin horretan enbarkatu izan da. Zortzi dokumental egin dituzte, guztira, Bidegain eta taldekideek. Baita han eta hemen makina bat sari jaso be.
Orain, Internetera bota dute sarea, baina ez ezer arrantzatzeko, ikus-entzunezko uzta oparo hori bertan lagatzeko baino. «Itsas irudien museoaren tankera emon nahi genioke web orriari; sekula ixten ez dena, beti bideo barrientzako zabalik», esan dute Bidegaindarrek eta Etxanok. Museo hori beti dago zabalik; nahikoa da www.itsasoa.com helbidea ipintzeagaz. Honez gero ehunka bisita eduki dituzte bertan ageri diren bideo guztiek. «Gure aldetik, sareko itsaso honetan gure itsas bidaia brankaz hasi dugu, baina erabiltzaileen iritzi eta iradokizunen zain gelditzen gara», esan dute hiru egileek.
Hainbat bideo labur
Webgunean ezarri dituzten bideoetako batzuk Bidegainen dokumental luzeen zatiak dira; beste batzuk, barriz, muntaian sartu barik geratu ziren zatiak dira, edo dokumentaletarako barik, aparte jasotako irudiak. Kontuan hartuta Interneteko ikusleen ezaugarri nagusia bizkortasuna dela, guztiak be iraupen laburrekoak dira.
Hainbat ataletan banatu dituzte irudiok: Alazean, Arrantzan, Artea, Atako Bandan, Berdeletan, Herria, Kaelatan, Kardala, Lehorretik, Lixatan, Olatuak, Portua, Rockall, Sareak eta itsasoagaz lotutako berbak, liburuak, filmak edo bestelako loturak aitatzen dituen Ubile atala.
«Itsas herrien oroimenaren zati bat duzue leku hau» diote webgunearen sarreran egileek. Olatuen modura, mugimenduan eta hazten jarraituko duen irudi museoa.