200 lagun ermitaz ermita
Inoizko parte-hartzaile gehien izan du asteburuan egin den Berriatuko zazpi ermitatetako mendi irteerak. Aurten, 215 lagunek parte hartu dute. 08:30ean atara ziren mendizaleak Berriatuko plazatik, eta bezperan Ainhoa Bilbaitua berriatuarrak markatutako...
Inoizko parte-hartzaile gehien izan du asteburuan egin den Berriatuko zazpi ermitatetako mendi irteerak. Aurten, 215 lagunek parte hartu dute.
08:30ean atara ziren mendizaleak Berriatuko plazatik, eta bezperan Ainhoa Bilbaitua berriatuarrak markatutako bidea osatu zuten, ermitaz ermita, herriaren inguru guztia ezagutuz. «Apurka-apurka gora doa parte-hartzaile kopurua. Urtero aurtengo parte-hartzaile kopurua balego pozik egongo ginateke; ondo erantzuteko moduan gaude eta», azaldu du antolatzaileen izenean Ainhoa Bilbatuak.
Parte-hartzaileak gustura gelditu ziren ibilbideagaz. «Asko dabilenarentzat paseo eder bat da eta ohitura gitxiago duenarentzat kirola egiteko aukera ederra da. Izan be, ez da ibilbide gogorregia, eta inguru paregabeak ikusteko aukera emoten du», aitatu du Bilbatuak. Helmugaratutakoan mendizaleek bat zetozen Bilbatuaren berbekin.
Batzuk hiru orduren bueltan ibilbidea osatzea lortu zuten arren, mendizale gehienak 12:00etatik 13:00era bitartean ailegatu ziren plazara. Helmugan dutxatzeko aukera eta hamaiketakoa zeuzkaten. Ibilbidean be, Gardotzan, jan-edaneko puntu bat eduki zuten.