Eski irteera antolatu du Lekeitioko Ikastolak
Bestetik, zapatu honetan hileroko sabel dantza ikastaroa be eskainiko dute Iazko esperientziari jarraituta, Kaia 1 dantza eskolak aurten be capoeira ikastaroa eskainiko du. Zapatu honetan hasiko da, eta zapaturo emongo du Angelo Andrade Coelho, Gernika-Lumon bizi den brasildarrak. Ordutegia 11:30etik 13:30era izango da astero. Capoeira jatorri afrobrasildarra duen gorputz adierazpidea da, borrokako pausoak dantza bihurtzen dituena. «Oso diziplina espezifikoa den arren, irakaslearen saiakera beti izaten da integratzea lehendik be zer edo zer dakiten ikasleak eta hasi barri izango direnak», azaldu du Maitane Uribe dantza eskolako zuzendariak. «Beraz, capoeira gustuko dutenak animatu nahi ditugu parte hartu dezaten», gehitu du. Sabel dantza Sabel dantza be zapatu honetan eskainiko dute. Aurreko bi hilabeteetan legez, hiru orduko saioa egingo dute, 16:00etatik 19:00etara. Oraingoan be Ivana Ghilardi dantzari argentinarra izango da irakaslea. «Oso erantzun ona eduki du sabel dantza tailerrak, hamazazpi bat lagun etorri dira aurreko bi saioetara», azaldu du Uribek. Hutsetik hasten diren ikasleak aurretik be badabiltzanekin nahasi ahal dira kasu honetan be. «Beti egoten da barriren bat, eta oraingoan be ia horrela den, lehenengo lezioak koreografia barriekin nahasten ditu irakasleak, eta horrela guztiak daude eroso», zuzendariaren esanetan. «Sabel dantzagaz barruko muskulu abdominalak lantzen dira, eta oso interesgarria da» gehitu du. Interesa dutenek 653 [...]
San Anton jaiak ospatuko dira Barinagan asteburuan
Herriko pala txapelketaren aurretik herritarren artekoa ipini dute martxan Amoroton. Neska zein mutilen bikoteek parte hartuko dute. Guztira, 21 bikotek emon dute izena: mutilen 12 bikote daude eta nesken 9. Asteburuan jokatu dituzte sailkapen ligaxkak...
‘Irakurketa kritiko feminista’ eta ‘Emakumeak arte mugimenduetan’ landuko dira Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak Jabekuntza Eskolako beste bi ikastaro prestatu ditu, datorren astean abantean ipintzeko. Bien kasuan, azken egunak dira matriku...
Gaur, urtarrilak 11, 19:00etan, Kultur Etxean izatekoa da Santa Katalina komentuaren erabilpenari buruzko hirugarren bilera parte-hartzailea. Bertara deitu ditu Udalak herriko kultur eta gizarte eragileetako ordezkariak eta hainbat herritar, zozketa bi...
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeen irteera egongo da domekan
Olatz Egiguren da pista estaliko proba konbinatuko Euskadiko txapelduna. Asteburuan maila absolutuko onena izateaz gain, bere marka hobetzea lortu du: Tximistako atletak 3.072 puntu eskuratu ditu. Egigurenek egindako markak Espainiako Txapelketan parte...
Inoizko parte-hartzaile gehien izan du asteburuan egin den Berriatuko zazpi ermitatetako mendi irteerak. Aurten, 215 lagunek parte hartu dute. 08:30ean atara ziren mendizaleak Berriatuko plazatik, eta bezperan Ainhoa Bilbaitua berriatuarrak markatutako...