Amorotarren arteko pala txapelketa martxan dago
Herriko pala txapelketaren aurretik herritarren artekoa ipini dute martxan Amoroton. Neska zein mutilen bikoteek parte hartuko dute. Guztira, 21 bikotek emon dute izena: mutilen 12 bikote daude eta nesken 9. Asteburuan jokatu dituzte sailkapen ligaxkak...
Herriko pala txapelketaren aurretik herritarren artekoa ipini dute martxan Amoroton. Neska zein mutilen bikoteek parte hartuko dute. Guztira, 21 bikotek emon dute izena: mutilen 12 bikote daude eta nesken 9.
Asteburuan jokatu dituzte sailkapen ligaxkako lehen partidak. Egun guztian aritu ziren palaz. Zozketa bidez antolatutako partidetan 09:00etatik eguerdira arte eta 16:00etatik iluntzera arte aritu ziren.
Mutilen arteko txapelketa zortzigarrenez ari dira jokatzen; neskentzat, ostera, bigarren aldia da aurten. Bi ligaxken arteko ezberdintasuna erabiltzen den pilotak markatzen du: mutilak gomazkoagaz aritzen dira eta neskak teniskoagaz.
Sailkapen ligaxka sei astez luzatuko da, eta partidak beti zapatuetan jokatuko dira, goizez zein arratsaldez.
Denbora horren ostean, finalaurrekoak eta finala jokatuko dira herritarren arteko txapelketako irabazleak aukeratzeko. «Amaitzen dugunean, herriko txapelketa jarriko dugu martxan», adierazi du antolatzaileen artean dagoen Ibon Gabiolak.