Santa Katalina komentuaren erabilpenari buruzko hirugarren bilera
Gaur, urtarrilak 11, 19:00etan, Kultur Etxean izatekoa da Santa Katalina komentuaren erabilpenari buruzko hirugarren bilera parte-hartzailea. Bertara deitu ditu Udalak herriko kultur eta gizarte eragileetako ordezkariak eta hainbat herritar, zozketa bi...
Gaur, urtarrilak 11, 19:00etan, Kultur Etxean izatekoa da Santa Katalina komentuaren erabilpenari buruzko hirugarren bilera parte-hartzailea. Bertara deitu ditu Udalak herriko kultur eta gizarte eragileetako ordezkariak eta hainbat herritar, zozketa bidez ebatziak azken horiek. Parte Hartuz programaren barruan ari da Udala hausnarketa bilera hauek bultzatzen. Azaroaren 29an egin zen lehenengoa, eta abenduaren 16an bigarrena.
Formato handiko ekitaldietarako aretoa eta eguneko zentroa
Bigarren bileran parte-hartzaileek bi taldetan lan egin zuten. Lehenengo taldean arlo sozial eta kulturaleko eragileak batu ziren eta bigarrenean herritarrak. Bileraren helburu nagusiena udalerrian arlo sozial eta kulturaleran ekipamenduen inguruko beharrak identifikatzea izan zen egungo errealitatetik abiatuta. Eragileen aldetik, egun kudeatzen dituzten lokalen inguruan hobekuntzak egiteko beharrak planteatu zituzten eta formato handiko ekitaldietarako areto baten falta nabarmendu zuten. Herritarrek berriz, besteak beste, eguneko zentru bat ahal bezain laster martxan jartzea eskatu zuten.