‘Capoeira’ ikastaroa hasiko da zapatu honetan
Bestetik, zapatu honetan hileroko sabel dantza ikastaroa be eskainiko dute Iazko esperientziari jarraituta, Kaia 1 dantza eskolak aurten be capoeira ikastaroa eskainiko du. Zapatu honetan hasiko da, eta zapaturo emongo du Angelo Andrade Coelho, Gernika-Lumon bizi den brasildarrak. Ordutegia 11:30etik 13:30era izango da astero. Capoeira jatorri afrobrasildarra duen gorputz adierazpidea da, borrokako pausoak dantza bihurtzen dituena. «Oso diziplina espezifikoa den arren, irakaslearen saiakera beti izaten da integratzea lehendik be zer edo zer dakiten ikasleak eta hasi barri izango direnak», azaldu du Maitane Uribe dantza eskolako zuzendariak. «Beraz, capoeira gustuko dutenak animatu nahi ditugu parte hartu dezaten», gehitu du. Sabel dantza Sabel dantza be zapatu honetan eskainiko dute. Aurreko bi hilabeteetan legez, hiru orduko saioa egingo dute, 16:00etatik 19:00etara. Oraingoan be Ivana Ghilardi dantzari argentinarra izango da irakaslea. «Oso erantzun ona eduki du sabel dantza tailerrak, hamazazpi bat lagun etorri dira aurreko bi saioetara», azaldu du Uribek. Hutsetik hasten diren ikasleak aurretik be badabiltzanekin nahasi ahal dira kasu honetan be. «Beti egoten da barriren bat, eta oraingoan be ia horrela den, lehenengo lezioak koreografia barriekin nahasten ditu irakasleak, eta horrela guztiak daude eroso», zuzendariaren esanetan. «Sabel dantzagaz barruko muskulu abdominalak lantzen dira, eta oso interesgarria da» gehitu du. Interesa dutenek 653 [...]
Bestetik, zapatu honetan hileroko sabel dantza ikastaroa be eskainiko dute
Iazko esperientziari jarraituta, Kaia 1 dantza eskolak aurten be capoeira ikastaroa eskainiko du. Zapatu honetan hasiko da, eta zapaturo emongo du Angelo Andrade Coelho, Gernika-Lumon bizi den brasildarrak. Ordutegia 11:30etik 13:30era izango da astero.
Capoeira jatorri afrobrasildarra duen gorputz adierazpidea da, borrokako pausoak dantza bihurtzen dituena. «Oso diziplina espezifikoa den arren, irakaslearen saiakera beti izaten da integratzea lehendik be zer edo zer dakiten ikasleak eta hasi barri izango direnak», azaldu du Maitane Uribe dantza eskolako zuzendariak. «Beraz, capoeira gustuko dutenak animatu nahi ditugu parte hartu dezaten», gehitu du.
Sabel dantza
Sabel dantza be zapatu honetan eskainiko dute. Aurreko bi hilabeteetan legez, hiru orduko saioa egingo dute, 16:00etatik 19:00etara. Oraingoan be Ivana Ghilardi dantzari argentinarra izango da irakaslea.
«Oso erantzun ona eduki du sabel dantza tailerrak, hamazazpi bat lagun etorri dira aurreko bi saioetara», azaldu du Uribek. Hutsetik hasten diren ikasleak aurretik be badabiltzanekin nahasi ahal dira kasu honetan be. «Beti egoten da barriren bat, eta oraingoan be ia horrela den, lehenengo lezioak koreografia barriekin nahasten ditu irakasleak, eta horrela guztiak daude eroso», zuzendariaren esanetan. «Sabel dantzagaz barruko muskulu abdominalak lantzen dira, eta oso interesgarria da» gehitu du.
Interesa dutenek 653 71 88 02ra deitu dezakete.