‘Bake bidean’ akordioa herritarrei hurbildu nahi diete biharko batzarrean
«Herriko eragileak ere Gernikako akordioaren inguruan lanean ari gara, eta herritarrei, hurbiltasunez, haren inguruko ahalik eta informazioa zabalena eman nahi diegu». Horrenbestez azaldu zuten bihar, 19:00etan, Zabielen, egingo duten batzarraren helburu nagusia. Deialdia Bake bidean, aterabide demokratikoaren akordioa izenpetu duten taldeetako herriko ordezkariek egin dute; hau da, sinatzaileen artean herrian indarrean dauden taldeetako kideek: Amnistiaren Aldeko Mugimendua (AAM), ezker abertzalea, Gazte Independentistak, LAB, EHNE eta Eusko Alkartasuna. Bilera dokumentua azaltzeko baino gehiagorako izatea lortu nahi dute. «Herritarren kezkak argitzeko, zalatzak uxatzeko eta dudak argitzeko balio izatea nahi dugu. Hitz potoloak eta azalpen korapilotsuak alde batera laga eta herritarron artean garbi eta zuzen hitz eginez ahalik eta jende gehienarengana heltzea da asmoa», azaldu dute. Bidea egiten Abenduan hasi ziren ezker abertzaleko eta Eusko Alkartasuneko kideak biltzen. Ondoren, Gernikako akordioa bezala ezagutzen den dokumentua sinatu duten taldeetako herriko eragileekin harremanetan jarri ziren. Dokumentuaren zabalpenerako hainbat bide erabili dituzte ordutik. Garrantzitsuena, Santo Tomas Egunean egindako «testuaren banaketa masiboa» izan zen. «Egunaren berezitasuna tarteko, eta herritar asko biltzen dela aurreikusita, Gernikako akordioaren hainbat ale banatu genituen. Jendeari eskura eman genion informazioa eta jendeak jarrera ona erakutsi zuen», nabarmendu nahi izan zuten. Dokumentua herriratzeko bigarren pauso nabarmenena biharko bilera izango da. «Ahalik eta jende gehien [...]
«Herriko eragileak ere Gernikako akordioaren inguruan lanean ari gara, eta herritarrei, hurbiltasunez, haren inguruko ahalik eta informazioa zabalena eman nahi diegu». Horrenbestez azaldu zuten bihar, 19:00etan, Zabielen, egingo duten batzarraren helburu nagusia.
Deialdia Bake bidean, aterabide demokratikoaren akordioa izenpetu duten taldeetako herriko ordezkariek egin dute; hau da, sinatzaileen artean herrian indarrean dauden taldeetako kideek: Amnistiaren Aldeko Mugimendua (AAM), ezker abertzalea, Gazte Independentistak, LAB, EHNE eta Eusko Alkartasuna.
Bilera dokumentua azaltzeko baino gehiagorako izatea lortu nahi dute. «Herritarren kezkak argitzeko, zalatzak uxatzeko eta dudak argitzeko balio izatea nahi dugu. Hitz potoloak eta azalpen korapilotsuak alde batera laga eta herritarron artean garbi eta zuzen hitz eginez ahalik eta jende gehienarengana heltzea da asmoa», azaldu dute.
Bidea egiten
Abenduan hasi ziren ezker abertzaleko eta Eusko Alkartasuneko kideak biltzen. Ondoren, Gernikako akordioa bezala ezagutzen den dokumentua sinatu duten taldeetako herriko eragileekin harremanetan jarri ziren.
Dokumentuaren zabalpenerako hainbat bide erabili dituzte ordutik. Garrantzitsuena, Santo Tomas Egunean egindako «testuaren banaketa masiboa» izan zen. «Egunaren berezitasuna tarteko, eta herritar asko biltzen dela aurreikusita, Gernikako akordioaren hainbat ale banatu genituen. Jendeari eskura eman genion informazioa eta jendeak jarrera ona erakutsi zuen», nabarmendu nahi izan zuten.
Dokumentua herriratzeko bigarren pauso nabarmenena biharko bilera izango da. «Ahalik eta jende gehien biltzea nahiko genuke», nabarmendu dute. «Baina hau ez da hasiera besterik izango, aurrerantzean zentzu berean lanean jarraituko baitugu».