Itsas Aurren egongo da odola emoteko unitatea barikuan eta zapatuan. Barikuko ordutegia 17:00etatik 20:30era izango da, eta zapatukoa, barriz, 10:00etatik 13:30era. Bestetik, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak odol.emaileei eta herritar guztiei argitu na...
Kamiñalde-Iturribarriko ekialdeko saileko erregimen bereziko 36 etxebizitza tasatuetatik 34 zotz egingo dira datorren martitzen arratsaldean. 17:00etan izango da, Kalare Deuna kofradiako areto nagusian. Bi etxebizitza elbarrientzako gordeta daude, eta...
Urberuaga eta Plazakola artean istripua egon zen atzo, 07:45ean. Ertzaintzaren arabera, auto batek atzetik jo zuen hamar pertsona zeramatzan autobusa. Istripuaren ondorioz, dena den, ez da zauriturik egon. Istripuaren ostean, errepidearen alde bat itxi...
Zabor bilketa zerbitzuagatik Udalak kobratzen duen zenbatekoak aldatu egin dira urtarrilaren 1etik. Kopuruen zenbatekoa higiezinen izaeraren, helburuaren edota kokapenaren araberakoa da. Horrela, etxebizitzek 15,39 euro ordainduko dituzte hiru hilabete...
Urteko azken osoko bilkuran trakzio mekanikodun ibilgailuen zergak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean aldaketak egitea erabaki zuten. Horren araberako tasen zerrenda abenduaren 28ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean kontsultatu dezakete herritarrek....
Uhagon kulturguneko ikastaroak hasiko dira hilabete honetan
Zapatuan eskainiko du zuzeneko emanaldia Kafe Antzokian, 22:30ean, Ibilaldi Kulturalaren barruan. Sarrerak aurresalmentan 6 euroan daude, Zurrumurrun, Kafe Antzokian eta Ibilaldiko dendan. Txarteldegian 8 euroan egongo dira. ELKARRIZKETA Ahotsa hartuta, «erretzeari utzi izanagatik harrapatutako marrantarekin» ibili da egunotan Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950). Hala ere, gogotsu dago zapatuan Ondarroan eskainiko duen kontzerturako: «kontzertua egongo da, noski; ahotsa ez badaukat ongi, grabaketarekin ikusiko dugu zer egin». Izan ere, asmoa da kontzertu hori zuzenean grabatzea. 22:30an izango da, eta Ibilaldi Kulturalaren barruan programatu dute. Zer eskainiko duzu zapatuko kontzertuan? Azken hamar urteotan han eta hemen eskaini dudan errepertorioaren bilduma izango da. Oso kanta ezagunekin batera, zuzenean oso gutxitan abestutakoak ere eskainiko ditut. Helburua bilduma txiki bat egitea da. Izan ere, talde gazte bezain sendoarekin nabil, benetan gustura, eta horren seinalea utzi nahi dut, zuzenekoa grabatuta; gero diskoa bihurtuko den ala ez, hori ikusiko da, baina bederen grabazio hori egin nahi dut. Aurkeztuiguzu zure taldea? Etxetik hasita, Txomin semea dago baterian eta koroak egiten. Gitarran, bere Uztaritzeko lagun bat, Remy Gachis, oso aurrerakoia dena. Eta baxuan, Iñigo Telletxea, Berako musikari bikaina, Irazoki familiako beste perla bat. Eta teknikaria, Mikel Garcia. 1970ko hamarkadatik dabilen beteranoa, musikari gazteekin zelan moldatzen da? Oso modu naturalean. Poz-pozik [...]
«Herriko eragileak ere Gernikako akordioaren inguruan lanean ari gara, eta herritarrei, hurbiltasunez, haren inguruko ahalik eta informazioa zabalena eman nahi diegu». Horrenbestez azaldu zuten bihar, 19:00etan, Zabielen, egingo duten batzarraren helburu nagusia. Deialdia Bake bidean, aterabide demokratikoaren akordioa izenpetu duten taldeetako herriko ordezkariek egin dute; hau da, sinatzaileen artean herrian indarrean dauden taldeetako kideek: Amnistiaren Aldeko Mugimendua (AAM), ezker abertzalea, Gazte Independentistak, LAB, EHNE eta Eusko Alkartasuna. Bilera dokumentua azaltzeko baino gehiagorako izatea lortu nahi dute. «Herritarren kezkak argitzeko, zalatzak uxatzeko eta dudak argitzeko balio izatea nahi dugu. Hitz potoloak eta azalpen korapilotsuak alde batera laga eta herritarron artean garbi eta zuzen hitz eginez ahalik eta jende gehienarengana heltzea da asmoa», azaldu dute. Bidea egiten Abenduan hasi ziren ezker abertzaleko eta Eusko Alkartasuneko kideak biltzen. Ondoren, Gernikako akordioa bezala ezagutzen den dokumentua sinatu duten taldeetako herriko eragileekin harremanetan jarri ziren. Dokumentuaren zabalpenerako hainbat bide erabili dituzte ordutik. Garrantzitsuena, Santo Tomas Egunean egindako «testuaren banaketa masiboa» izan zen. «Egunaren berezitasuna tarteko, eta herritar asko biltzen dela aurreikusita, Gernikako akordioaren hainbat ale banatu genituen. Jendeari eskura eman genion informazioa eta jendeak jarrera ona erakutsi zuen», nabarmendu nahi izan zuten. Dokumentua herriratzeko bigarren pauso nabarmenena biharko bilera izango da. «Ahalik eta jende gehien [...]
Urteko lehen odol emotea egingo dute berrituarrek hilaren 14an. Ohi duen legez, unitate mugikorra etorriko da udaletxeko plazara. Odola emon gura duten guztiek bertara jo beharko dute, 17:00etatik 20:30era bitartean.
Urtea amaitu aurrean, Aulestiko Udalak elkartasuna eta babesa adierazi zion mendebaldeko Saharari. Hori izan zen abenduaren 15eko osoko bilkuran Euskal Fondoaren eta Euskadiko Polisario Frontearen mozioa onartzean egindakoa. Mozioan, alde batetik, azar...
Eskualdeko zazpi herri eta Eako eta Ereñoko jubilatuen elkarteak bat egiten duten Itsas Baserria Elkarteko kideek urteko lehen bilera dute bihar, 16:30ean, Gizaburuagan. Herri bakoitzeko bi ordezkari bilduta, gai nagusi bat izango dute aztergai: asegu...
Gabon zozketa egin dute Hemen be bai elkarteko dendari eta ostalariek