Hemen be bai elkartearen lehenengo zenbakia 4.903 izan da
Gabon zozketa egin dute Hemen be bai elkarteko dendari eta ostalariek
Hemen be bai merkatari eta ostalarien elkarteak Gabon zozketa egin du. 04.903 atera da lehenengo zenbakia, 04.062 izan da bigarrena eta 13.543 hirugarrena.
24.999 txartel banatu zituzten elkarteko dendariek erosleen artean eta euretako hiruk saria izango dute. Lehenengo saria 1.000 eurokoa da eta zortedunak kopuruaren erdia elkarteko edozein dendatan gastatu ahalko du. Beste erdia, berriz, 125 euro bakoitzeko zehaztutako lau lekutan gastatu beharko du.
Bigarren sarituak 750 euro izango ditu gastatzeko. Lehenengo sarituak egingo duen lez, erdia elkarteko edozein dendatan gastatu ahalko du eta beste erdia izendatutako lekuetan. Hirugarren saria 500 eurokoa da eta aurreko bien berdin erdia nahi den lekuan eta beste erdia zehaztutako lekuetan gastatu beharko du zortedunak.
Txartel sarituak dituztenek urtarrilaren 21era arte edukiko dute txartelak aurkezteko aukera eta horretarako elkarteko edozein dendatara jo dezakeela jakitera emon dute antolatzaileek. Urtarilaren 22an sariak entregatuko dira. Sari banaketa Artibai kalean dagoen dendarien elkartearen lokalean egingo da.
Hiru zenbaki sarituak ateratzeagaz gainera, ordezkoak be atera zituzten Hemen be bai elkartekoek. Ordezko zenbakiak hauek dira: lehenengo ordezkoa 19.995, bigarren ordezkoa 4.344 eta hirugarren ordezkoa 17.406. Horiek ere urtarrilaren 21erako agertu behar dira.
Bigarren saria Oker oinetakoak dendan eman zutela be zehaztu dute dendarien elkartekoek.