Hil honetan hasiko dira Uhagon kulturguneko ikastaroak
Uhagon kulturguneko ikastaroak hasiko dira hilabete honetan
Bost ikastaro emango dituzte hilabete honetatik aurrera Uhagon kulturgunean. Ohikoez gainera, Gorputz eta Mugimendu Tailerra eta Oinarrizko Informatika ikastaroa eskainiko dituzte.
Aurreko urteetan lez, martitzen eta eguenetan emango dituzte Taichi eta Gimnasia Luzaketen ikastaroak. Taichiko klaseak 10:00etatik 11:00etara eta 20:15etik 21:15era emango dira, Gimnasia Luzaketak, berriz, 11:00etatik 12:00etara emango dituzte.
Gorputz eta Mugimendu tailerra urtarrilaren 22 eta 23an emango dute. Zortzi orduko ikastaroa izango da eta ordutegia 10:00etatik 14:00etara. Irakaslea Nahia Iparragirre izango da. 14 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da, bazkideentzako 32 euro.
55 urtetik gorakoei edo informatika ezagupenik ez duten edonori eskainita egongo da Oinarrizko Informatika Ikastaroa. Urtarrilaren 17tik otsailaren 2ra emango dute astelehen eta eguaztenetan 11:00etatik 13:30era. 20 orduko ikastaroa doan izango da. Izena urtarrilaren 14rako eman behar da eta plaza mugatuak direnez, izen emate ordenaren arabera emango dira plazak.