Geoparkeak toki nabarmena izango du Fitur azokan
Eguaztenean hasiko da turismo azoka handia Madrilen eta Debabarrenak sustapen kanpaina berria darama aurten. Mutriku, Deba eta Zumaiako lurraldeek osatzen duten eremua mundu mailako Geoparkeen Sarean sartu eta horregatik Euskadi turismo saria eskuratu ...
Eguaztenean hasiko da turismo azoka handia Madrilen eta Debabarrenak sustapen kanpaina berria darama aurten.
Mutriku, Deba eta Zumaiako lurraldeek osatzen duten eremua mundu mailako Geoparkeen Sarean sartu eta horregatik Euskadi turismo saria eskuratu berri du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Hori aintzat hartuta, Fitur azoka entzutetsura kanpaina berritua eramango du aurten Debabarrenako Garapen Agentziak, Debegesak. «Euskadiko mahaiaren barruan, Geoparkearekin lotutako eskaintza turistikoak erakutsiko ditugu», azaldu dute. Eguaztenean bertan hasiko da azoka Madrilen, eta igandera arte luzatuko da.