Eguaztenean hasiko da turismo azoka handia Madrilen eta Debabarrenak sustapen kanpaina berria darama aurten. Mutriku, Deba eta Zumaiako lurraldeek osatzen duten eremua mundu mailako Geoparkeen Sarean sartu eta horregatik Euskadi turismo saria eskuratu ...
Jon Kirru Iparragirre ondarrutarrak, Itsaso Gutierrezek, Josuah Froufek eta Christian Martinek osotzen dute Xarma laukotea. Eurek irabazi dute pasa den barikuan jokatu zen IV. Danbaka rock lehiaketako finala. Goiena komunikazio taldeak antolatzen du le...
Mutrikuko zazpi gizarte eta politikako eragilek sinatu dute jada Gernikako Akordioa; biltzen jarraituko dute. «Bake Bidean, aterabide demokratikoen akordioa, edo Gernikako Akordioa, jendeak beretzat hartzea» nahi dute akordio politikoaren 28 talde sinatzaileek. Herriz herri hasi dira jada batzordeak sortzen, eta akordioa gizarteratzen. Mutrikun, pasa den eguen iluntzean egin zuten, hain zuzen ere, akordioaren aurkezpena herritarren aurrean. 40 bat mutrikuar batu ziren kultur etxean. Hizlariak Joseba Burgaña Eusko Alkartasuneko zinegotzia eta Iker Basurko ezker abertzaleko kidea izan ziren. Bake Bidean akordioaren inguruan abenduan hasi ziren Mutrikuko mahaia osatzen. «Harrez gero, herriko zazpi eragilek egin dute bat, akordioaren sinatzaile modura: EA eta ezker abertzalea talde politikoen aldetik; gazte independentistak; LAB eta EHNE sindikatuak, eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua», azaldu zuen Burgañak aurkezpenean. «Orain, Mutriku mailan, egingo dugun hurrengo lana izango da lehenengo aurkezpen hauxe baloratu, eta herriko kultura eta gizarte talde guztiekin bildu, akordioa bera gizarteratzen jarraitzeko», jakinarazi zuten. Bai hizlariek eta bai bildutako herritarrek egin interbentzioetan «indarrak batzeko ahalegina egin beharra» aipatu zuten. «Oraindik orain salbuespen egoera bizi dugu politika mailan, eta urruti gaude Gernikako Akordioak planteatzen dituen konponbiderako edukietatik, baina prozesu horretan aurrera egiteko modu bakarra ahalik eta indar gehienak biltzea da», esan zuten hizlariek. Bide batez, zapatuan Donostiako Kursaalean egingo [...]
Zapatu honetan abiatuko da 2011ko eskalada urteeren egitaraua Aurrera Mendi Taldearen aldetik. Iruñean dagoen Rokopolisera izango da urteera, Ondarroatik autobusez, 09:00etan, Itsas Aurreko geltokitik. Izena emoteko azken eguna etzi, eguena, izango da...
Hilaren 27an izango den greba orokorraren arrazoiak mahai inguruan azalduko dituzte deitzaileak diren sindikatuetako lauren ordezkariek Ondarroan. Eguenean, 19:00etan, Kofradia Zaharrean batuko dira EHNE sindikatuko Ainhoa Iturbe, ELAko Mikel Etxebarri...
Asteburuan etenik barik bete ditu Ondarroako irrati uhinak Radixuk. 30 orduko emanaldi berezia egin dute. Irudian, egin dituzten saioetako bateko taldea _KBB_, zapatu eguerdian. Aurten hogei urte betetzen dituen irrati libreak atzo ipini zituen barriro...